
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiko Sail Ofizialerako hautagaitzak aurkezteko epea zabaldu da, jada pelikulak inskribatu daitezke. Irailaren 5era arteko epea izango dute interesdunek.
2026ko abenduaren 4tik 13ra egingo da BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiaren 19. edizioa. Ekoizpen eta langintza berriko pelikulak estreinatzeko agertoki paregabea da, nazioartean prestigio handienetakoa duen jaialdia baita, eta International Alliance for Mountain Film elkargoko kidea.
Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituzten pelikula dokumentalentzako tarte zabala eskaintzen du Mendi Filmek. Izen-emateko oinarriak eta betekizunak mendifilmfestival.com webgunean daude, eta baita mountainfilmalliance.org izen-emate sare bateratuan ere.
Saritan 24.800 euro eta garaikurrak banatuko dira Sail Ofizialerako hautatzen diren pelikulen artean. Ikus 2008-2025 palmaresa.
Iaz 226 pelikula inskribatu ziren, propio Bilbon parte hartzeko hautagaitza zuzena aurkeztuz. Sekula eman den kopuru oparoena da.




















