
Bilbo, 2025eko abenduak 13. WOP Mendi Film sariaren 12. Edizioan Catherine Destivelle izan da bart protagonista nagusia. The Walk On Project fundazioaren eta Mendi Film jaialdiaren izenean haren ibilbidean mendiaren balioen transmisioan eginiko ekarpena aitortu zaio.
Mikel Renteria eta Jabier Baraiazarra WOP-eko eta Mendi Filmeko zuzendariek egin diote harrera agertokian. Hunkituta, eta Euskalduna Bilbaoko aretoan bildutako ia 600 ikusleen txaloen berotasuna eskertuz, hitzaldi beroa eskaini du.
“Hemen banago, nire pelikulei esker da, nire liburuei esker, eta nire familiari eta lagunei esker. Pozgarria da inspirazio iturri izana. Ona da belaunaldi batzuek beste batzuek inspiratzeko balio izana”, esan du.
Mikel Renteriak eman zituen saria Catherine Destivelli aitortu izanaren zergatiak, “benetakotasuna, apaltasuna, konpromisoa, ahalegina, sakrifiziorako gaitasuna, ausardia eta bizitzarekiko maitasuna eta errespetua” erakutsi dituela goratuz. “Pasioz bizitako bizitza, beste askorentzat gida izan dena eta badena. Pasio kutsakorra, gazteen gogoetan hazi txikiak ereitea helburu duena. Hazi horiek, denborarekin, pasio bihur daitezke, edo gutxienez ametsak piztu ditzakete”.
Iñigo Aristegui artista eskultoreak eginiko “Laia” garaikurra jaso du Catherinek, eta WOP Mendi Film sariaren zerrendan batu da haren izena eta arrastoa.
WOP Mendi Film Sariaren palmaresa:
· 2025: Catherine Destivelle
· 2024: Euskal eta Nafar mendi federazioak
· 2023: Edurne Pasaban
· 2022: Eduardo Martínez de Pisón
· 2021: Sebastián Álvaro
· 2020: Fundación Baltistán Fundazioa
· 2019: Nives Meroi e Romano Benet
· 2018: Juanjo San Sebastián
· 2017: Peter Habeler
· 2016: Sir Chris Bonington
· 2015: Josep Manuel Anglada
· 2014: Drawn film by Jeremy Collins




















