Jordan Manley kanadarrak zuzendutako Treeline filmak lortu du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia nazioarteko mendi zinemaldiko Sari Nagusia. Zuhaitzak dira ardatz nagusia, Columbia Britainiarra, Japonia eta Nevadako basoetan barna bidaiatzen duen filma honetan. Eta mezu bat: gizateria eta naturaren arteko lotura indartzeko beharra. Maisulan bat.
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko Sail Ofizialeko epaimahaiak, Rossana Stedille, Irene Larraza, Keith Partridge eta Gaizka Bourgeaud-ek osatua, 2019ko sarien zerrenda erabakitzeko orduan, ondoko ebazpenak eman ditu:
SARI NAGUSIA Eguzkilorea eta 6.000€ |
Jordan Manley | 2018, USA |
Gaur egungo munduan, non gizadiaren eta mundu naturalaren arteko lotura galtzeko arriskuan gauden, film honek ezagutzera ematen ditu orden nagusi bat eta milioika urtez existitu izan den inteligentzia sare naturala, gurea baino lehenagotik existitu izan dena. Irudi oroitarazleekin, pertsonaia sotilekin, soinu-banda misteriotsuarekin, argumentu sinesgarriarekin eta zientzia protagonistatzat duelarik, filmak entzun beharreko mezua transmititzen du, geure burua eta inguruan duguna babestu ahal izateko.
ZUZENDARI ONENA Eguzkilorea eta 3.000€ |
Dariusz Zaluski OSTATNIA GÓRA | 2019, Poland |
Zuzendariak gaitasun itzela aurkezten du ikusezina bihurtzeko eta 2018an K2ra abiatu zen neguko espedizio poloniarraren zirrikituak aurkezteko. Istorio hunkigarria sortzen du, ikusleak mendizaleen elkarbizitzaren lekuko zuzenak bilakatuz. Erabaki zailek, egoera beldurgarrietan jasotzen diren heinean, ikuslea dar-dar egitera bultzatzen dute gailur menderaezinaren aurrean dagoen tentsioa areagotzen denean.
GIDOI ONENA Eguzkilorea eta 2.000€ |
FINAL ASCENT: THE LEGEND OF HAMISH MACINNES Robbie Fraser | 2019, UK |
Istorio honek erakusten digu, era leun eta maitagarrian, gizon batek bere oroimena eta askatasuna berreskuratzeko egiten duen esfortzua. Protagonistaren artxiboez baliatuz, zuzendariak gizon harrigarri baten bizitzan zehar eramango ditu ikusleak. Alpinismoaren abangoardian eta mendizaletasun garaikidearen garapenean parte hartu ondoren, mito honek ezagutzera ematen du zahar egitearen eta horren ondorioen egia unibertsala. Hamish MacInnes.
ARGAZKILARITZA ONENA Eguzkilorea eta 2.000€ |
Alison McAlpine | 2018, Canada |
Zinegile handi baten oinarria argazki ederrak sortzeko ahalmenean dago: era teknikoan, artistikoan eta, beharrezkoa denean, era ikusezinean ere. Film honek erakusten duen maisutasunak ‒ikusle jarrera duen dokumental estiloko filmaziotik zehaztasun handiko filmazio teknikora‒ lilura eragiten du eta indar handiko pertsonaiak aurkezten dizkigu. Film honekin edertasuna sumatu genezake, beste mundu batekin konektatu, eta kontenplaziozko hitzak entzun.
EPAIMAHAIAREN SARIA Eguzkilorea eta 2.000€ |
Jaime Murciego & Pablo Iraburu | 2019, Spain |
Ezkutuko gaiak, gainditze eginahalak, eta erronka epiko bat dira istorio handi honen osagaiak. Denetik dauka pelikula honek: pertsonaia itzelak eta ezarritako kulturaren azterketa. Bost emakume adoretsuren arrastoa jarraitzen du mendia fisikoki naiz metaforikoki eskalatzeko bidean. Herrialdean aldaketak eragiteko aukera bikaina izateaz gain, berezko edertasuna eta bihotz zabalak dituzten emakumeok nornahi hunkitzen dute ere.
MENDIKO FILM ONENA Eguzkilorea eta 1.500€ |
Dariusz Zaluski | 2019, Poland |
Lagunartekoa eta, aldi berean, korala den bideari eutsiz, alpinismoak zer esan nahi duen ezagutuko dugu. Helburu bat ezartzetik, hil edo biziko egoeren aurrean hartu beharreko erabaki zailak konpartitzera. Emozioek eta gatazkek ederto azaltzen dituzte espedizio epiko baten propio diren zailtasunak.
ESKALADAKO FILM ONENA Eguzkilorea eta 1.500€ |
Alastair Lee | 2019, UK |
Ametsak betetzeko gogor lan egitearen eta zure mugetatik haratago joatearen erakusgarria, galera era xumean onartzen duzun bitartean. Maitasuna eta adiskidetasuna elkartzen dira lorpen epiko honetan.
KULTURA ETA NATURA FILM ONENA Eguzkilorea eta 1.500€ |
Ben Masters | 2019, USA |
Mezu indartsuak igortzen dituzten istorioek arazoei buruzko hausnarketa sakonetara eramaten gaituzte. Pelikula honetan, zinegileak eta bere lagunek “egitura sinboliko” baten eraikuntzak sortu dituen eraginen azterketa egin nahi dute, kontrako inpaktua sorrarazten baitu babestu nahi dituen horietan. Ardatz narratibo ikusgarria dauka pelikula honek: ibaiaren bi aldeetako komunitateetan duen eragin sozioekonomikoa eta proiektu honek lurreko bizidun basatiei eragingo dien mina erakusten ditu. Eta mundu modernoak bere ahultasuna aintzat hartzeko duen premian arreta jartzeko beharra agerian uzten du.
KIROL ETA ABENTURA FILM ONENA Eguzkilorea eta 1.500€ |
Jen Randall | 2019, Canada |
Film honekin murgiltzen gara munduari bira ematen dion bidaia batean, esfortzuz eta bakardadez josita dagoen bidaia. Halaber, etengabe egingo dio aurre arriskuei eta zenbait egoera hunkigarri jasoko dira. Norbere bidea aurkitzeak eta helburuak lortzeak sorrarazten dituen plazerrak ezagutuko ditugu.
FILM LABUR ONENA Eguzkilorea eta 1.000€ |
Jay Trusler | 2019, Canada |
Gainditu beharreko erronkak sorrarazten duen testuinguru bikainean, eta indar handiko argazkiak gehituta, pelikula honek narratiba trinko eta berezia dauka, unean bertan kontatu behar dena: bilatu, porrot egin, gainditu eta, azkenik, arrakasta lortu. Egoki kontatutako istorio baten elementu guztiak uztartzen dira, agerraldi harrigarri bati bide emanaz.
EUSKARAZKO FILM ONENA Eguzkilorea eta 1.000€ |
Josu Venero & Jesus Mari Lazkano | 2019, Spain |
Film honek Artikoaren funtsa era arrakastatsuan jasotzen du dimentsio askotan: zinematografikoan, piktorikoan eta poetikoan. Obra honek garraiatzen gaitu, era oso leunean, aparteko eremu natural batera.
IKUSLEEN SARIA
|
Gerald Salmina | 2018, Austria |