Luis Mari ‘Petxu’ Sainz de Olazagoitia, Angel Lerma, Txomin Uriarte, Kike de Pablo, Felipe Uriarte eta Luis Mari Abalde, 1974ko eta 1980ko espedizioetako kideak.

SALGAI 8.5€

Gaur, 2020ko maiatzak 14a, 40 urte bete dira Martin Zabaleta eta Pasang Temba Everest gailurrera iritsi zirenetik. Orain bizi dugun egoeran, bila dezagun orain gure tontorra, jo dezagun denok gailurrera!

Komikia

Euskal mendizaletasunaren mugarri nagusietako bat da 1980ko Everesteko igoera: Martin Zabaletak eta Pasang Temba sherpak maiatzaren 14an zapaldu zuten munduko gailur altuenaren tontorra, eta haiekin batera, talde oso batek, Herri oso batek jo zuen goia, sentimendu eta zirrara deskribaezinean.

Espedizio horren historia komiki formatuan jaso dute Mendi Film Festivalek eta SUA edizioak argitaletxeak elkarlanean, lehenak sortutako proiektua bigarrenak plazaratuz.

Cesar Llaguno marrazkilariak trazu iradokitzailez arnasberritutako igoera, Ramon Olasagastik egokitutako gidoiari bizia emanez.