Patxi Razkinen Erantzun zuzena lana da Bilbao Mendi Film Festivaleko Mendi Short laburmetrai amateurren hirugarren lehiaketako irabazlea.

 

Elena Etxebarrieta Bat Basque Team-eko prentsa arduradunak, Naxari Altuna Euskal Telebistako kirol erredaktoreak, eta Naia Díez kazetaria eta Mendi Shorteko koordinatzaileak osatu dute epaimahaia. Lan  hau saritzerako orduan, irudien, edizioaren eta gidoiaren kalitatea azpimarratu dituzte, mendia olerki baten gisa aurkezten asmatu duela eta mendi-zaletasuna, pasioa, benetan zer den erakusten duela.

Laburmetrai irabazlea abenduaren 17an proiektatuko da Sala BBKn, 11.00etako saioan.