Bina Shah idazle pakistandarra ez da Mendi Film Festivalera etorriko. Abenduaren 11ean, igandez, Sala BBKn, goizeko 11:00etan, Pakistan eta herrialde musulmanetako Emakumeen ahalduntze bideez hitzaldia eskaintzekoa zen, eta bertan behera utzi behar izan du osasun arrazoiak tarteko. Ezin izango du Bilbora bidaiatzeko sendagiria garaiz jaso. Mendifilmeko egitarauan haren hitzaldia bertan behera utzi behar izan dugu beraz.
Bina Shahren hitzaldiaren segidan proiektatzekoa zen A Girl In The River: the price of forgiveness filmari bere horretan eutsiko diogu, hori bai. Pakistango ‘ohorezko erahiltzeen’ gaia du ardatz, eta testigantza erreal batekin islatzen du Sharmeen Obaid Cinoy-k zuzendutako lan honek. Han eta hemen sari asko jasotako lana da, deigarriena 2016ko laburmetrai dokumentalaren aurtengo Oscar Saria.
Bina Shah-ri lehen bait lehen osatu dadila opa diogu.
Sarrera dohainekoa izango da aforoa bete arte. Sarrerak eskuratuta dituzuenoi, jakin hala nahi izanez gero saioko ordaina itzuliko zaizuela saio egunean bertan.
Barka endredoak.