{vimeo}195223667{/vimeo} 

Club Vasco de Camping Elkartearen CVCEPHOTO nazioarteko mendiko argazkilaritza lehiaketaren 2016ko edizioko hiru irabazleak Euskal Herrian bildu dira: Krystle Wrigth australiarra, Paul Bride kanadarra eta Yhabril bilbotarra.

Jon Herranz getxoztarra ere haiekin aritu da, lehiaketako aurreko edizioan finalista eta Mendi Film Festivaleko aurtengo karteleko irudiaren egilea.

Donostiako Club Vasco de Camping Elkartearen ekimenez heldu dira aipatu argazkilariok Euskal Herrira. Ostiralean Bilboko Metroan (Alde Zaharra, Abando eta Moyua) dagoen erakusketa inauguratu zuten, larunbatean mahainguru interesgarri eta emankorra eskaini zuten Mendi Film Festivalean, abentura eta natura argazkilaritzari buruz. Eta astelehenean, berriz, Donostian ibili ziren, CVCE-ko egoitza, CVCEPhotoko garaikurraren produkzioa, eta hiria ezagutuz klubeko arduradunen eskutik.

Mendi Film Festivala eta CVCEPHOTO lehiaketaren arteko elkarlanak, mugarri berri bat ezarri du gainera: Bilboko Festivalaren hurrengo ekitaldiko kartelaren irudia Donostiako lehiaketako saridunetako bat izango da, propio helburu horretarako sortutako sariaren irabazlea.