'Hartz eta Otsoekin lotan' Mendi Short 2018 irabazlea
Mendi Short 2018ko epaimahaiak ebatzi du egile amateurrentzako laburmetrai lehiaketaren 5. edizioa Iñaki Atxaren ‘Hartz eta Otsoekin lotan’ lanak irabazi duela.
Joseba Urkiola, ETB-ko Kirol alor burua, Anartz Agirre mendiko eta muturreko kirol gaietan aditua den ETB-ko kazetaria, eta Naia Diez kazetaria eta Mendi Short koordinatzailea izan dira epaimahaikideak.
Gehiago irakurri: 'Hartz eta Otsoekin lotan' Mendi Short 2018 irabazlea
10.000 ikusletik gora batzeko asmoz egitarau ikusgarria
Bilbo, 2018ko azaroak 27. Abenduaren 7an hasi eta 16an buka, egungo mendi zinemagintzarik onenaz batera haren inguruko glamour guztiaz gozatzeko aukera aparta ekarriko du Mendi Film Festivalek Bilbora.
Gehiago irakurri: 10.000 ikusletik gora batzeko asmoz egitarau ikusgarria
Hasiera Ekitaldirako sarrera berriak: 'The Dawn Wall' Tommy Caldwell-ekin
Bilbao Mendi Film Festivaleko Hasiera Ekitaldiko sarrera salmentak sekulako harrera izan duenez, eserleku eskaintza zabaldu dugu Euskalduna Jauregiko Auditorio Nagusian bigarren solairua irekiaz.
Urteko filma, The Dawn Wall, saio horretan estreinatuko da Tommy Caldwell eskalatzaile protagonista eta izar handia bertan dela, eta harekin batera baita ere Peter Mortimer Sender Films etxeko zuzendari handia, eta Red Bull Media House etxeko Philipp Manderla ekoizlea.
Gehiago irakurri: Hasiera Ekitaldirako sarrera berriak: 'The Dawn Wall' Tommy Caldwell-ekin