Juanjo San Sebastian-ek WOP Fundazioa Saria 2018 jaso du
Juanjo San Sebastian mendizale eta idazle bilbotarrak jaso du Bilbao Mendi Film Festivalen aurtengo edizioko WOP-The Walk On Project Fundazioa Saria, mendizaletasunaren giza balioen defentsa eta transmisioa saritzen dituena.
Sorpresaz beteriko ekitaldi batean, Juanjoren bizitzaz hitz egin da, umea zenetik, BBKn lan egiten hasi zenean eta alpinismoan izandako ibilaldiaz. Ekitaldia amaitzeko, eszenatokian bere familiarekin zegoela, Francis Díezek, Doctor Deseo, “Corazón de Tango” abestia jo zuen akustikoan.
Gehiago irakurri: Juanjo San Sebastian-ek WOP Fundazioa Saria 2018 jaso du
Kurt Diemberger IAMF-aren 2018ko Sari Nagusia
Kurt Diemberger-ek Mendi zinemaldien nazioarteko elkargoaren (International Alliance for Mountain Film-IAMF) Sari Nagusia jaso du Jabier Baraiazarraren eskutik, Bilbao Mendi Film Festivaleko zuzendaria eta IAMF-ko presidentea.
IAMF-ak mendi zinemagintzari ekarpen esanguratsua egin dioten pertsonaiei ematen die Sari Nagusia eta aurtengoa Kurt Diembergerri eman diote, haren zinemagintzako eta mendiko ibilbideen aitortzan.
Gehiago irakurri: Kurt Diemberger IAMF-aren 2018ko Sari Nagusia
International Alliance for Mountain Film elkargoaren batzarra Bilbon
Nazioarteko mendiko zinema jaialdi nagusietako zuzendariek, International Alliance for Mountain Film, Bilbon dute aurten urteroko batzarra. Bertan, mendiko zinemaren industriaren oraina eta etorkizun hurbila aztertu dituzte. Bilbao Mendi Film Festivaleko zuzendaria Jabier Baraiazarra da IAMF-ko Presidentea.
Batzarra Bizkaiko Foru Aldundiko Jauregian egin da, Bilbon, eta Unai Rementeria Ahaldun Nagusiak eta Lorea Bilbao Euskara eta Kultura Diputatuak egin diete harrera bertaratu diren 4 Kontinentetako kideei.
Gehiago irakurri: International Alliance for Mountain Film elkargoaren batzarra Bilbon