Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

11.400 ikuslek babestutako Mendi Tourrak 8 geltoki azaroan

Bilbo, 2018ko urriak 31. Mendifilmeko ale onenen aurtengo Mendi Tour eskaintzak bere azken hilabetean, azaroan, 8 geltoki izango ditu: Getxo, Basauri eta Elorrio Bizkaian, Errenteria eta Elgoibar Gipuzkoan, Logroño Errioxan, Álora Malagan, eta Potes Cantabriako Liébana eskualdean.

ERRENTERIA, azaroak 8-9
GETXO, azaroak 13-14-15
LOGROÑO, azaroak 16
ÁLORA (Málaga), azaroak 16-17
BASAURI, azaroak 20
ELGOIBAR, azaroak 22
ELORRIO, azaroak 22
LIÉBANA-POTES, azaroak 23-24

Batean eta bestean eskainiko diren filmetako asko Bilbao Mendi Film Festivaleko 10. edizioan sarituak izan ziren.

Saio hauek guztiak BMFF-ko kideek aurkezten dituzte, eta filmak Jatorrizko Bertsioan eskaintzen dira azpidatziekin lagunduta.    

Mendi Tourra hazi eta hazi ari da. Urtarriletik hasita, aurten jada 39 geltoki izan ditu 11.400 ikusle bilduz. Euskal lurraldeetan eskaini dira saio gehien, eta Espainiako 17 Erkidegoetatik 12tan zabalduko dira 2018an mendiko filmarik onenak eta gaur-gaurkoenak.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy