Golem Baionako areto nagusia birritan bete zen 'Al Otro Lado de la Cuerda' filmaren estreinuan Iruñako lehen Mendi Tour egunean
Iruña-Pamplona, 2018ko apirila. 500 lagunetik gora bildu ziren astelehenean (apirilak 23), Golem Baionako (Iruña) lehen Mendi Tour egunean, Al Otro Lado de la Cuerda filmaren Iruñako estreinuaz gozatzeko. Bi saio, biak beteak, Sold Out!
Javi Valero zuzendaria, Arkaitz Yurrita protagonista eta ekoizlea, Mikel Zabalza eta Eneko Cesar eskalatzaile protagonistak, eta Eli Azurmendi margolariak aurkeztu zuten lana, eta filmaren lan-taldeko beste hainbat kide ere bildu ziren bertara. Giro aparta atzo Iruñakoa!
11. BMFF edizioko filmen izen ematea zabalik
Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioa abenduaren 7tik 16ra egingo da eta zabaldu du jada filmak aurkezteko izen emate epea, irailaren 15era arte.
Gehiago irakurri: 11. BMFF edizioko filmen izen ematea zabalik
CVCEPHOTO 4. edizioa Mendi Film Festivalen 11. edizioko irudia aukeratzeko
Donostiako Club Vasco de Camping Elkartearen CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketaren 4. edizioan lanak aurkezteko epea martxoaren 31ean amaituko da.
Sarien artean, Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioko irudia izango den argazkia nabarmenduko da, Mendi Film Festivalen 2018ko irudia, bidenabar 700 euroko dirusaria ere irabaziko duena.
Gehiago irakurri: CVCEPHOTO 4. edizioa Mendi Film Festivalen 11. edizioko irudia aukeratzeko