'Mountain' Mendi Tour 2018 eskaintzara batu da
Mendi Tourrak Jennifer Peedom zuzendariaren Mountain film entzutetsua pantaila handietan ikusteko aukera emango du aurten. Mendietako ikuskizun gorena inork gutxik bezala erakusten du film honek.
Gehiago irakurri: 'Mountain' Mendi Tour 2018 eskaintzara batu da
Mendi Tour 2018 Film eskaintza
Aurtengo Mendi Tour zirkuitu ibiltarian eskainiko diren filmen zerrendak gorputz hartu du. Bilbao Mendi Film Festivalen 10. edizioko (2017ko abenduak 8-17) Sail Ofizialean parte hartu zuten 51en artean hautatu dira Mendi Tour filmak, Sari Nagusia eta Ikuslegoaren Saria irabazi zituen Dirtbag: The Legend of Fred Beckey, "Urteko mendiko Filma" buruan dela:
Mendi Film Festivalen 11. edizioko irudia aukeratzeko CVCEPHOTO lehiaketa abian da
Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketaren 4. edizioa abiarazi du, lanak aurkezteko epea zabalduz.
Sarien artean, Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioko irudia izango den argazkia nabarmenduko da, Mendi Film Festivalen 2018ko irudia, bidenabar 700 euroko dirusaria ere irabaziko duena.
Gehiago irakurri: Mendi Film Festivalen 11. edizioko irudia aukeratzeko CVCEPHOTO lehiaketa abian da