Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

'Mountain' Mendi Tour 2018 eskaintzara batu da

Mendi Tourrak Jennifer Peedom zuzendariaren Mountain film entzutetsua pantaila handietan ikusteko aukera emango du aurten. Mendietako ikuskizun gorena inork gutxik bezala erakusten du film honek.

Mendi zinemagintzaren historian egin den filmik distiratsuenetakoa da Mountain, Australiako Ganbera Orkestrak eskatuta Jennifer Peedomek zuzendutako lana. Soinu Banda bikain bati egokitutako filma bat da beraz, mendiko irudi ikusgarrien erakusleiho bihurtzen dena. Eta, pantaila handian, Espainian, Mendi Tourraren bidez soilik ikusi ahal izango da.

Bilboko Mendi Film Festivalen lan onenak 50 areto baino gehiagotara zabaltzen ditu Mendi Tour zirkuituak urte osoan zehar. Mendia, abentura eta natura gaien inguruko zinemagintzan puntakoenak diren filmak dira guztiak, eta Mountain gehituta sekulako eskaintza osatu du 2018rako.

“Zinemagintza eta musika uztartzen dituen odisea bat”, halako aurkezpena du filma honek. Gizakiak mendiekin duen obsesioaren azterketa liluragarria egiten du, ahaltsu bakan batzuen esku dauden ekintzak erakutsiz, Australiako Ganbera Orkestrak girotuta -munduko onenetako bat-, eta gainera, Willem Dafoe aktore ospetsuaren ahots narratzaile sarkorrak jantzita.

Mountain filmak Bilbao Mendi Film Festivaleko Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen 2017an. Apenas beste inon proiektatu den. Eta orain, Mendi Tourrari esker, data eta agerleku berezietan, pantaila erraldoietan, ikusi eta gozatu ahal izango duzue.

Zuen herrian hartu nahi baduzue Mendi Tourra, eta hala Mountain edota katalogoko beste edozein film ikusi, jo gugana. Mendi Film Festival Elkarteak eramango dizue mendia, abentura eta naturari buruzko zinemagintzarik onena zuenera.

Informazio gehiago: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / T: 644 40 20 51

Mendi Tour 2018 eskaintza:

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy