Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

ASTEARTE, ASTEAZKEN ETA OSTEGUNEKO AGENDAK

- SALA BBK

Asteartea, abenduak 12, 17:30ean 

Kilian: Kilian Jornet munduko lasterkari onena dela diote aditu eta zale gehienek. Berak, ordea, ez du bere burua korrikalaritzat. Oraingoan Norvegiara joko du, ametsezko jolastokira, Romsdalengo Zazpi Gailurrak eskiatzen eta korrika egun bakarrean osatzeko asmoz. Filmak Kilianen eskutik garamatza, 77 km eta 9.000 metro desnibeleko ibilbide zoragarri honetan. 

The Frozen Road: Jack Londonen esaldia irakurri ondoren, “gizonak, gizon bada, bakarrik bidaia dezake”, Benek bakardade perfektuaren abentura bilatu zuen. Bada, bizikleta zeharkaldi bat egin zuen Kanadako Artikoan barna, negu minean. Alabaina, bidaiaren gordintasunak erakutsi zion zeinen urrun dauden zenbaitetan Londonen erromantizismoa eta errealitatea.

109 Hours: Kiril Nikolov korrikalari bulgariarra ohituta dago bere herrialdeko lasterketa ia guztiak irabaztera. Alabaina, 600 km eta 16.000 metroko desnibeleko ibilbide entzutetsu batean errekorra lortzeko saiakeran, ahalegina bertan behera utzi beharrean izan zen, amaitzeko 11 km eskas falta zitzaizkiola. Urtebeteren buruan berriro saiatuko da, bigarrengoz. Dimitar Dimitrov ekoizlea bertaratuko da.

19:30ean

Bernd Arnold, Wege Nach Innen: Bernd Arnold kondaira bizia da. Saxonian egindako igoerengatik eta eskalada askean bakarka eta oinutsik jarduteko duen zaletasunagatik da ezaguna Arnold. 70 urte bete berri, bere eskalada handien arrakasta eta barne esperientziak biziberrituko ditu.

Alberto Zeraineri gorazarre bideoa: Mendiko kultura, mendiak, natura, hizkuntza, herria eta herritarrak, era sutsuan bizi zituen lagun baten oroitzak hartuko ditu Mendi Film Festivalak. Alberto Zerainen oroitzak, eta bidenabar, baita Mariano Galvanenak ere. Zerain lehen ediziotik batu zen Mendi Film sokadara, eta urtero egin zuen ekarpena, Gasteizen hasi eta Bilboko edizioetaraino. Denok egingo diogun gorazarrea da hau. 

Searching For Christmas Tree: Eguneroko bizimodu aspergarritik eta monotoniatik askatu nahian dabilen unibertsitateko irakasle bat eta Eguberri zuhaitz baten itxurako ur-jauzi izoztu misteriotsu bat ditugu istorio hau josten duten bi hari muturrak. Itxuraz, misio hutsalen istorio bat da. Baina harian-harian, agerian geratuko da norberaren erronkei aurre egitearen garrantzia eta jarritako helburuak lortzean sentitzen den gogobetezko poza.

Asteazkena, abenduak 13, 17:30ean

Safety Third: Brad Gobright 27 urteko gaztea zerbitzari laguntzailea da jatetxe batean. Donutsak, jatetxeko janari kondarrak, croissantak, sagar-tarta eta topatzen duen zabor-janari guztia, horixe da, funtsean, bere dieta. Baina bada besterik: era askean diharduten eskalatzaile libre ausart eta onenetakoa da Gobright. Nahiz eta inork gutxik entzun duen hari buruz. Buruan eskalatzea besterik ez duen gazte honen erretratua da Safety Third. 

The Ario Dream, The Quest for Europe’s Deepest Cave: “Espedizio eran” kobazuloak esploratzeari buruzko lan zirraragarria dugu The Ario Dream. Haitzuloak horrela esploratzeko lurpeko kanpalekuak ezartzen dira eta logistika konplexua behar da. Zuhurtziagabekeriak garesti ordaintzen dira... Aurre-aurrean dabiltzan urpekariak ur-begi sakonetan murgiltzen dira barrunbe ezezagunak esploratzeko. Horrelakoetan ez dago salbamendurako aukerarik. Urpekari bat ilunpean desagertzen den aldiro, tentsioa bene-benetakoa da…  

19:30ean

In Perpetual Motion: Krystle Wrighten istorioa da hau. Argazkilari abenturazale gisa egiten duen lanaren isla. Argazkilari baten ibilbidea ez du “klik” bakar eta konkretu batek zehazten, argazkigintzaren prozesuak berak baizik. Bidaia basati horren joanean bizimolde bihurtzen da zaletasuna, grinaz eta pasioz. Hori da argazkilariak beren ingurunearekin erlazionatzen dituen indar eragilea. 

Blood Road: Rebecca Rusch mendiko bizikleta zale eta ultra atletak eta haren bidelagun Huyen Nguyen vietnamdarrak eginiko bidaia da Blood Road. Jomuga jakin bat du Ruschek: duela 40 urte, aita, AEBetako Aireko Armadako pilotua, lurrera bota zuten lekura iristea. Bidaian zehar Rebecak bere barnean arakatuko du eta muga-mugara eramango du bere gorputza. Aldi berean “odolezko bide” historikoaren eta Vietnamgo gerraren berri izango du bertatik bertara. 

Osteguna, abenduak 14, 17:30ean 

Loved by All, The Story of Apa Sherpa: Apa sherpak 21 aldiz jo du Everest tontorra eta munduan ez du inork halakorik lortu. Nepaleko Khumbu eskualde menditsuan hazi zen Apa, larre motzean. 12 urterekin utzi behar izan zuen eskola, zama-eramaile lanetan hasi zelako. Hantxe utzi behar izan zuen alde batera mediku izateko zuen ametsa. Ohikoa da hori Nepaleko sherpen artean. Hori aldatu nahian, eskualde hartako gazteen patua aldatzea da bere xede, Apa Sherpa Fundazioan egiten duen lanaren bidez. 

Life in Four Elements: Life In Four Elements lurrean, airean, uretan eta suan barna eginiko giza bidaia da, bost pertsona aparten abenturei jarraituz. Adiskidetasuna, ametsak eta galerak txirikordatzen dira haien istorio ahaztezinetan. Natalie Halla zuzendariaren parte hartzea izango dugu. 

19:30ean 

Apex Predators of the Northern Deep: Izotzetan arrantza egun lasaia izan daitekeena bat-batean okertu daiteke. Zerbait ezkutatzen da Iparraldeko mendi bakarti handien barrunbeetan. Han harraparia ez bazara, harrapakin bihurtuko zara. Nolanahi ere, lau eskiatzaileak ez daude etsia hartzeko prest, ez behintzat borrokarik egin gabe.  

Charged, The Eduardo García Story: Eduardo García sukaldaria eta abenturazalea zen, Montanako mendietan 2.400 volteko karga batek elektrokutatu zuen arte. Ia bereak egin zuen eta ondorio larriak jasan zituen. Andregai ohiaren zaintzari esker, ordea, Eduardok osasuna eta motibazioa berreskuratu zituen. Charged filmak suspertze fisiko hori islatzen du eta beti bizitza berri baterako aukera badagoela ere gogorarazten digu, nork bere ametsei bide emateko. Phillip Baribeau zuzendaria bertan izango da,  2015eko Urrezko Eguzkilorearen irabazlea izan zena. 

- BIZKAIKO ABOKATUEN ELKARGOA 

Asteazkena, abenduak 13, 20:00etan 

MENDI TALK. JACK TACKLE – Alaska beste Himalaya Alaskako mendilerroa eta Alaska/Kanadako Logan-St. Elias mendigunea eskala txikiagoko Himalaia dira. Urrunekoak, hotzak eta zirraragarriak, alpinismoaren erronka handienen lekuko izan dira mendi haiek. 30 urteko ibilbidea egin dut mendi haietan, eta, bide horretan, 17 lehen igoera eta 34 espedizio. Eskalada alpinoaren santutegi handietako bat da oraindik ere Alaska. Sarrera librea.  

- GOLEM ZINEMAK 

Asteartea, abenduak 12, 18:00etan

Tsirku 

  • Bonington: Mountaineer 

20:00etan

Loved by All, The Story of Apa Sherpa 

  • Mountain 

Asteazkena, abenduak 13, 18:00etan 

  • Une Vie à Apprendre 
  • Dhaulagiri, Ascenso a la Montaña Blanca 

20:00etan 

  • Above the sea 
  • The Frozen Roads 
  • 109 Hours 

Osteguna, abenduak 14, 18:00etan

  • Searching For Christmas Tree 
  • Magnetic Mountain 

20:00etan 

  • Heinz Zak 
  • Al otro lado de la cuerda

 

Protagonistekin MEET & GREET

- EDIFICIO ENSANCHE, Aterpe Gela 

Asteartea, abenduak 12 

11:00etan. Philip Baribeau  

*Hizkuntza: ingelesa 

Osteguna, abenduak 14 

11:00etan. Natalie Halla 

*Hizkuntza: gaztelania

  • ERAKUSKETAK

Sala Rekalde. Dronegrafías - Santi Yaniz

Sala BBK. CVCEPhoto - Mendiko argazki lehiaketako 3. edizioa

Metro Bilbao. CVCEPhoto - Mendiko argazki lehiaketako 3. edizioa

Edificio Ensanche. Montañas de risa - SUA Argitaletxea

Euskal Museoa. Mendia, lirain zapietan

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy