Alex Areizagaren 'Orain' laburmetraiak irabazi du Kirolene Film lehen edizioko sari nagusia
Kirolene Film lehiaketaren sari banaketa ekitaldia eta festa egin da gaur, 2018ko maiatzak 11, Durangoko San Agustin Kultur Gunean.
Ingurune naturalean oinarritutako kirol film laburren lehiaketa da Kirolene Film, lehen edizioa bete du aurten, eta Bilbao Mendi Film Festivalen babesa izan du.
Lehen edizioan 24 film laburrek hartu dute parte, 3 egile profesional eta 19 egile amateurrek egindako lanak.
Sari Nagusia Orain film laburrak jaso du, Gattiken produkzio etxeko Alex Areizagak zuzendutako lana. Hemen sinopsia: "Iraganaren itzaletik ihesi eta etorkizunaren bila, orain-a dela bizi behar dugun unea, eta filmak gogoeta hori egiten du, orain horren bila eginiko bidea erakutsiz".
Golem Baionako areto nagusia birritan bete zen 'Al Otro Lado de la Cuerda' filmaren estreinuan Iruñako lehen Mendi Tour egunean
Iruña-Pamplona, 2018ko apirila. 500 lagunetik gora bildu ziren astelehenean (apirilak 23), Golem Baionako (Iruña) lehen Mendi Tour egunean, Al Otro Lado de la Cuerda filmaren Iruñako estreinuaz gozatzeko. Bi saio, biak beteak, Sold Out!
Javi Valero zuzendaria, Arkaitz Yurrita protagonista eta ekoizlea, Mikel Zabalza eta Eneko Cesar eskalatzaile protagonistak, eta Eli Azurmendi margolariak aurkeztu zuten lana, eta filmaren lan-taldeko beste hainbat kide ere bildu ziren bertara. Giro aparta atzo Iruñakoa!
11. BMFF edizioko filmen izen ematea zabalik
Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioa abenduaren 7tik 16ra egingo da eta zabaldu du jada filmak aurkezteko izen emate epea, irailaren 15era arte.
Gehiago irakurri: 11. BMFF edizioko filmen izen ematea zabalik