SAFETY THIRD
![](/MFF/images/2017/Laurelak/BMFF2017_ORLAS-LAURELES-2017-Best-Climbing-Film.png)
Zuzendariak: Cedar Wright eta Taylor Keating
Brad Gobright 27 urteko gaztea zerbitzari laguntzailea da jatetxe batean. Donutsak, jatetxeko janari kondarrak, croissantak, sagar-tarta eta topatzen duen zabor-janari guztia, horixe da, funtsean, bere dieta. Baina bada besterik: era askean diharduten eskalatzaile libre ausart eta onenetakoa da Gobright. Nahiz eta inork gutxik entzun duen hari buruz. Buruan eskalatzea besterik ez duen gazte honen erretratua da Safety Third.