KARLOS ARETXABALETA "TXAPEL"

Ostirala abenduak 13 – 16:30 Euskalduna Sala OC

Imajinatu eskalatzaile edo mendizale ezagun baten aurrean zaudela, miresten duzun baten aurrean. Imajina ezazu garagardoa daukazuela eskuan, irribarrea aurpegian, eta ahotik hitzak jariatzen direla, esfortzurik gabe, konfiantza osoz, hurbilak, lagunak. Imajinatu euren istorioetan sar zaitezkeela, euren bizitza eraiki duten pasadizoetan. Eta ondoren, entzun eta partekatutako guztia biltzen duzula, errealitateak fikziozko eszenatoki bihurtuta, eta liburu batean gordetzen duzula irudikatu. Bada, horixe egin du Karlos Aretxabaleta idazle bizkaitarrak, Txapelek. Edurne Pasaban, Juanjo San Sebastian, Pou anaiak, Alex Txikon, Oihana Azkorbebeitia, Mikel Zabalza, Alberto Iñurrategi, Ekaitz Maiz, Imanol Amundarain, Irati Anda, Iker Arroitajauregi, Iñigo Basterra...  horiekin guztiekin, besteak beste, solasalditan ibili da. Haien ondotik ibiliko gara oroitzapenen bidezidorretatik, oso urruneko herrialdeetatik eta inguru hurbiletatik ere. Hitzaurrea Juanra Madariagaren eskutik datorkigu; azken hitza, berriz, Ioritz Gonzalez Lertxundik jarri du. Izarren eta haitzen arteko bidaia da liburua.