-
Bilbao Mendi Film Festivalaren 9. edizioak filmak, erakusketak, hitzaldiak, tailerrak... eskainiko ditu hamar eguneko ekitaldian
-
Aurkezpena datorren ostegunean egingo da, abenduak1, 10.00etan Bilboko Zabalgune eraikinean
Bilbao, 2016ko azaroak 28.- Abenduaren 9tik 18ra egingo da Bilbao Mendi Film Festivalaren 9. edizioa. Bilbo alor askotako protagonisten bilgune izango da: alpinistak, mendizaleak, eskalatzaileak, zinemazaleak eta natura maite dutenak.
10 egunez hainbat ekitaldi eskainiko ditu Mendifilmek, eta haien berri bihar, abenduak 1 osteguna, 10.00etan emango dugu Bilboko Zabalgune eraikinean. Bertan izango dira:
- Nora Sarasola, Bilbao Ekintzako Zuzendaria
- Gonzalo Olabarria, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendaria
- Leire Aragon, BBK Fundazioko Gizarte Ekintza Zuzendaria
- Eduardo Martínez, BMFF Presidentea
- Jabier Baraiazarra, BMFF Zuzendaria
Prentsaurrekoa: Bilbao Mendi Film Festivalaren bederatzigarren edizioaren aurkezpena
Noiz: abenduak 1 osteguna
Ordua: 10.00etan
Non: Zabalgune eraikina, Zabalgune plaza, Bilbo