Donostia, 2017ko maiatzak 25. Bilbao Mendi Film Festivalak eta Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak komunikabideentzat bi deialdi prestatu dituzte larunbat honetarako, hilak 27. CVCEPHOTO mendi jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketaren 3. edizioko Sari Banaketa eta BILBAO MENDI FILM FESTIVALAREN 10. EDIZIOKO KARTELAren aurkezpena egingo dira egun horretan Donostian.

Saritutako argazkilariekin biltzeko deialdia

  • Maiatzak 27 larunbata, 15:30ean
  • Non: Club Vasco de Camping Elkartearen egoitza, Prim Kalea 35 behea, Donostia
  • CVCEPHOTO-ko Lehen Saria eta Bilbao Mendi Film Festival Kartela Saria irabazi dituzten argazkilariekin bilkura
  • BMFF 2017 KARTELAren aurkezpena


CVCEPHOTO 2017 Sari Banaketarako deialdia

  • Maiatzak 27 larunbata, 18:00etan
  • Non: Donostiako Antzoki Zaharra
  • CVCEPHOTO 2017 Sari Banaketa Ekitaldia:
    • Lehen hiru Sariak
    • Bilbao Mendi film festival Kartela 2017 Saria
    • CVCEPHOTO lehiaketako 50 argazki onenen aurkezpen ikusentzunezkoa
  • BMFF 2017 KARTELAren aurkezpena
  • Bi euskal esploratzaile entzutetsuren hitzaldia, Mikel Sarasola eta Eñaut Izagirre: "Hotzaren bila, explorazio espedizioen ikuspegia"

CVCEPHOTO lehiaketatik sortu da 2017ko Mendifilm Kartela
10. Bilbao Mendi Film Festivalerako kartela CVCEPHOTO mendi jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketara aurkeztu diren lanen artetik hautatu da.
Club Vasco de Camping Elkarteak sustatzen duen lehiaketak bere hirugarren edizioan 'BILBAO MENDI FILM FESTIVAL KARTELA Saria' sortu du hartarako. 600€ jasoko ditu obra irabazleak eta BMFF kartel ofizialeko irudia izango da.

CVCEPHOTO
Mendi jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketa da. eta Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak antolatzen du. Hirugarren edizioan 800dik gora argazki aurkeztu dira, 56 herrialde ordezkatu dituzten 300 egile desberdinenak.