Mendiko zinemagintza onenaren eskaintza ibiltaria, 2022ko Mendi Tour zirkuitua, Euskal Herritik abiatu eta Espainia osoan zabaldu da beste behin. 46 hiri edo herritan eskaini dira zine saioak, eta 10.050 ikusle bildu ditu, artean pandemia giroan hasi eta neurriak lasaituago daudela amaitzera doan urtean.
Zine eta kultur aretoetako pantaila handietan, inspirazio bete-betekoa. Eta bilgunea. Horixe izan da Mendi Tourraren 12. Denboraldia. Ate joka dagoen abenduko hitzordu nagusiaren aurrekari bikaina: abenduaren 9tik 18ra egingo da BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiaren 15. edizioa, 10 eguneko mendiko zinema jaialdia.
Jada ohiko bihurtu den bezala, Europako Mendietan, Liebana bailarako Potesen itxi da aurtengo Mendi Tour zirkuitua, hilak 18 eta 19an, giro oso politean, elurra ere lagun izan dela. Urtean atzera eginda, zortzi hilabetez eskaini dira saioak, urtarriletik maiatzera, eta irailetik azarora, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan abiatuta, Kantabria, Galizia, Gaztela eta León, Madril, Valentziako Erkidegoa, Katalunia, Aragoi eta Kanaria Handian ikusi dira Mendi Filmeko pelikula onenak.
ARABA
AGURAIN
LAGUARDIA
MURGIA
VITORIA-GASTEIZ
VITORIA-GASTEIZ-EHU/UPV
BIZKAIA
BASAURI
BILBO-SANTUTXU
IGORRE
LEIOA
MALLABIA
MARKINA-XEMEIN
ONDARROA
OTXANDIO
SOPELA
ZALDIBAR
GIPUZKOA
ARRASATE
ARRASATE-PUNTAIK PUNTA
ATAUN
AZPEITIA
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN
EIBAR
ERRENTERIA
ESKORIATZA
GETARIA
HONDARRIBIA
TOLOSA
URNIETA
ZARAUTZ
NAFARROA
BERRIOPLANO
IRUÑA-PAMPLONA
ZANGOZA
ARAGOI
MONZON
TERUEL
CANTABRIA
CAMARGO
POTES-LIÉBANA
SANTANDER
TORRELAVEGA
CASTILLA Y LEÓN
BURGOS
LEÓN
SALAMANCA
VALLADOLID
CATALUÑA
VIELHA E MIJARAN
GALICIA
VIGO
GRAN CANARIA
SANTA BRÍGIDA
MADRID
MADRID
VALENCIA
CANET D’EN BERENGUER
Arrasto sakona utzi dute hainbat pelikulek: “Mendiak-1976”, “Black Ice”, “The Traverse”, “Amagana”, “Action Directe”, “Jötunn”, “Le Cavalier Mongol” edota “The Wall of Shadows” izan dira pelikula errepikatuenak zirkuituan. Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituen zinemagintza bogan dago. Pelikulen kalitatea eta maila sekulakoa da, eta geroz eta ikusle gehiago dira horrek erakarrita Mendi Zale direnak.