Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak eta Bilbao Mendi Film Festivalak sokada berean jarraitzen dute lanean.
CVCEPHOTO mendi jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketaren hirugarren ediziorako izen emate deialdia indarrean da (martxoaren 31era arte), eta aurten badu nobedade garrantzitsu bat: atal berria bat, Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioko kartel ofiziala hautatzeko balioko duen atala, 'BILBAO MENDI FILM FESTIVAL KARTELA Saria'.
Urteurrenagatik, Mendifilmaren edizio berezia izango da 2017ko abenduaren 8tik 17ra egingo dena, eta aurrera begira formula honen alde egingo du kartelaren hautaketarako.
Hona oinarriak, parte hartzazu!
9. “BILBAO MENDI FILM FESTIVAL KARTELA” SARIAREN ARAU BEREZIAK
BILBAO MENDI FILM FESTIVAL, CVCEPHOTO-ren kolaboratzailea, Bilbon ospatzen den INTERNATIONAL ALLIANCE FOR MOUNTAIN FILM FESTIVALS-aren barne dagoen prestigio handiko mendi eta abentura zinemaldia da. CVCEPHOTOra aurkezten diren argazki guztiak izango dute sari hau irabazteko aukera. Formatu horizontal edo bertikala onartzen duten argazkiak aukeratuko dira, babesleen logoak sartzeko lekua uzten dutenak esanahia gehiegi aldatu gabe. Era berean, logo oso ikusgarriekin datozen elementu edo ekipamenduak dituzten argazkiak sahiestuko dira. Aldez aurretik publizitate kanpainetan parte hartu ez duten argazkiak bilatuko dira. “BMFF Kartela” saria irabazten duen argazkia ezin izango da publizitate kanpainetan erabili BILBAO MENDI FILM FESTIVAL (2017ko abendua) ospatu arte. Beste alderdietarako, CVCEPHOTO-ko oinarri orokorreko araudia ezartzen da, RAW eta bereizmen handiko JPG artxiboaren eskaera barne. Argazkia BILBAO MENDI FILM FESTIVAL-eko kartela izango da, banderatxo, txartela, web orrialdea, etab… egingo dira baita ere, lehiaketa sustatzeko, betiere autorearen izena azaltzen dela. Argazkiaren egileari dagozkio jabetza eta irudiaren eskubideak.