Iaz CVCEPHOTO nazioarteko argazkilaritza lehiaketako ale onenekin Metroan eginiko erakusketak 2 milioi ikusletik gora izan zituen! Bada, aurten ere Bilboko Metroko hainbat geltokitan ikusi ahal izango dira mendiko argazki lehiaketa honen 2. edizioko 20 ale nabarmenenak, bertatik pasatzen diren erabiltzaileen gozamenerako.
Azaroa: Santutxu (Karmelo), Deusto (Agirre Lehendakaria) eta Portugaleten (Carlos VII).
Abendua: Alde Zaharra (Unamuno), Abando (Renfe) eta Moyuan (Ercilla/Elkano).
Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak sustatzen du CVCEPHOTO eta Bilbao Mendi Film Festivalarekin elkarlanean sortu da Metroko erakusketa.
*Argazkia: The Storm, Paul Bride (CVCEPHOTO 2016 irabazlea)