IAMF elkargoak aurrez aurreko batzarra ospatu du Trenton
Elkartuta, lehen bezala orain ere, baina aurrez aurre batzartzeko aukeran. Hunkigarria izan da IAMF-Mendi Zinemaren aldeko nazioarteko elkargoko kideon batzarra 70. Trento Film Festivalean. Baziren bi urte, pandemia tarteko, aurrez aurreko batzarrik egin izan ezinda, eta Trento bezalako testuinguru sinbolikoan bildu gara IAMF-ko 28 kideak: mundu osoko 26 mendi zinemalditako ordezkariak, Torinoko Museo della Montagna eta Mendiko Zinema artxiboa.
Jabier Baraiazarra, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiko zuzendaria, IAMF-ko Presidentea da egun.
Gehiago irakurri: IAMF elkargoak aurrez aurreko batzarra ospatu du Trenton
Mendi Tourraren estreinaldia Murgian eta Laguardian mendiko zinemagintzarik onena aurkeztuz Vital Fundazioaren eskutik apirilaren 22an eta 23an
Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilak 20. Mendi Film nazioarteko jaialdiko pelikula onenen zirkuitu ibiltaria Murgian eta Laguardian estreinatuko da apirilaren 22an eta 23an, ondoz ondo.
Mendi Tour Hondarribia apirilaren 8-9an
Mendi Film nazioarteko jaialdiko pelikula onenen zirkuitu ibiltaria Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumera itzuliko da apirilaren 8 eta 9an, ostirala eta lrunbata. Mendi Tourrak ibilbide oparoa du bertan, aurten 7. edizioa ospatuko du, eta saioetara bertaratzen direnek mendiko zinemarik onenarekin gozatuko dute.