Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Vigo eta Leioa mendia eta abenturarako zine agertokiak

Mendi Tourra Vigon eta Leioan izango da otsailaren 8, 9 eta 10ean. Mendiko eta abenturazko zinerik onenaren hiru egun Vigon, Club Montañeiros Celtasen eskutik, eta bi saio Kultur Leioa auditoriumean, Leioa Mendi Taldearen 30. urteurrenaren ospakizun betean.

Mendiko eta abentura zinemarik onena eta gaur gaurkoena, beraz, bueltan da Galiziara, aurreko bi urteetako geldialdiaren ostean. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiko film onenak, nazioarteko ale puntakoenak, gaitegi zabala eskainiz: alpinismoa, eskalada, eskia, piraguismoa... ageri dira metraje luze eta laburreko filmetan, askotariko gaiak eta mendiko kulturaren balio handiak biltzen dituen mosaiko batean: elkartasuna, laguntasuna, ausardia, trebetasuna, ekintzailetza, ingurumen-kontzientzia, naturarekiko errespetua, eta umorea, umore itzela.

Concello de Vigo Udal Auditorioa, pantaila handian, zine kalitatean eta konpainiarik onenean inspirazioa aurkituko duten ameslarien Kanpaleku Nagusi bihurtuko da. Mendi Tourraren 3. edizioa da Vigon, energiaz beteta itzuli dena, publiko guztientzako eskaintza irekiarekin, eta mendizaleenen ilusioa pizteko osagaiekin. 

SARRERAK MENDI TOUR VIGO

Leioan, mendiko zinema onenaren zita, zirkuituko klasikoetako bat da: 11. edizio jada. Bilboko Mendi Film jaialdiaren iazko edizioaren hats beroa sentituz, genero honen zaleek abenduan hiriburuan arrakasta izan zuten sei filmez gozatzeko aukera izango dute, ñabardura oso interesgarriak dituzten bi saiotan banaturik: 'Mendiak-1976' txalotua lehenengo egunean, eta barietatea eta erritmoa bigarrenean, maila handiko bost film laburrekin.

Kultur Leioa Auditoriumean izango da, oraindik edukiera % 60ra murriztuta duela. Leioa Mendi Taldea bere 30. urteurrena ospatzen ari da eta haren mendi asteaaren barruan egingo da Mendi Tour saioa.
 

SARRERAK MENDI TOUR LEIOA

 

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy