Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

'La Cima' pelikularen aurre-estreinaldian giro ederra Iruñeko eta Bilboko Golem zinemetan

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia eta Golem zinemen eskutik, martxoak 24 ostegunez 'La Cima' pelikularen aurre-estreinaldia egin da. Iruñeko Golem Baiona eta Bilboko Golem Alhondegia MendiZalez gainezka egon dira, Kanpaleku Nagusi giroa sumatu da, giro bikaina!

Ibon Cormenzana zuzendari eta ekoizle bilbotarraren, nahiz bi aktore nagusien, Patricia López Arnaiz gasteiztarraren -"Ione"- eta Javier Rey galizarraren -"Mateo"- lana ikusteko gogoz, MendiZale komunitate zabala bildu da bertara: erakundetako ordezkariak, Mendi Film lagunak, mendi eta eskalada munduko jendea, eta zinemako eta kulturako lagunak.

Bilbon, Aitziber Atorrasagasti (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendaria), Carlos Sergio (Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Aholkularia), Gonzalo Olabarria (Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantzako Zinegotzia), Alberto Iñurrategi (Ternua Groupeko mendi taldeko eta ekitaldietako koordinatzailea), Joseba Urkiola (EiTBko Kirol Zuzendaria), Zigor Egia eta Victor Vivar (Euskal Mendi Federazioa), Argiñe Areitio (SUA argitaletxeko zuzendaria), Manu Rueda (ETS-Eusko Trenbide Sarea), Agustin Atxa, Koldo Bernaola eta Garbiñe Ebro (Bilbao Bizkaia Film Comission), Jon Viteri (AFESA), Lara Izagirre (zinemagilea), Txomin Uriarte eta Patxi Cortazar (EMMOA), Juanjo San Sebastián (mendizalea) eta Mendi Film zuzendaritzako Eduardo Martínez, Jabier Baraiazarra eta Gorka Baraiazarra, besteak hainbaten artean.

Iruñean, Koldo Aldaz (Nafarroako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioa), Fernando Vigo eta Borja Valdés (Skimetraje zinemaldia), Elena Sagaseta (SOS Himalaya Fundazioa), Carlos San Julian (Golem zinemak)... Inork ez du aurre-estreinaldi hau galdu nahi izan.

Ekitaldia Aitor Elduaien ek gidatu du, Mendi Filmeko aurkezlea. Aldi bereko emanaldian, Ibon Cormenzana zuzendaria streaming bidez sartu da, Albert Pascual 'La Cima' -ko argazki zuzendaria Golem Alhondiga Bilbaon egon da, eta Paula Olaz Soinu Bandaren konpositorea eta Maite Miqueo postprodukzioko gainbegiratzailea Iruñeko Golem Baionan.

Zine gau polita. Mendiko Zinema Gaua.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy