'Pura Vida' Golem-etan maiatzaren 23an 10. urteurrenaz batera
Maiatzaren 23an 10 urte beteko dira Iñaki Ochoa de Olzaren erreskate ahalegin eredugarri hartatik.
Orduko izpiritu hura berreskuratu eta gogoratzeko, eta Iñaki zendu zenetik 10 urte beteko diren egunean, erreskate hari buruzko PURA VIDA filma proiektatuko da Bilbo, Iruña, Madrilgo Golem Zinemetan eta Bartzelonako Méliès zinemetan.
Ordua: 20:00etan
SARRERAK Bilbo, Iruña eta Madrid
SARRERAK Bartzelona
Sarrera salmentarekin biltzen den diru guztia SOS Himalayak Nepalen dituen proiektuetara bideratuko da.
Gehiago irakurri: 'Pura Vida' Golem-etan maiatzaren 23an 10. urteurrenaz batera
Mendi Film Festival eta Skimetraje elkarlanean hasi dira sortzaile eta zuzendari berrien talentuari bide emateko
Bilbo-Pamplona/Iruña. Mendi Film Festival eta Skimetraje Play Pyrenees Piriniotako eski eta snow jaialdia elkarlanean hasita gaudela iragartzen dugu ohar honen bidez. Ospatzekoa den uztartzea da, mendiko kulturaren aldeko eginahalean eta lanean indartzen gaituena. Alde biek orain arte osatutako ibilbidea dugu berme: Skimetrajek 7. edizioa beteko du aurten (azaroak 14-17) eta Bilbao Mendi Film Festivalek 11.a (abenduak 7-16).
Alex Areizagaren 'Orain' laburmetraiak irabazi du Kirolene Film lehen edizioko sari nagusia
Kirolene Film lehiaketaren sari banaketa ekitaldia eta festa egin da gaur, 2018ko maiatzak 11, Durangoko San Agustin Kultur Gunean.
Ingurune naturalean oinarritutako kirol film laburren lehiaketa da Kirolene Film, lehen edizioa bete du aurten, eta Bilbao Mendi Film Festivalen babesa izan du.
Lehen edizioan 24 film laburrek hartu dute parte, 3 egile profesional eta 19 egile amateurrek egindako lanak.
Sari Nagusia Orain film laburrak jaso du, Gattiken produkzio etxeko Alex Areizagak zuzendutako lana. Hemen sinopsia: "Iraganaren itzaletik ihesi eta etorkizunaren bila, orain-a dela bizi behar dugun unea, eta filmak gogoeta hori egiten du, orain horren bila eginiko bidea erakutsiz".