Rainer Eder-en 'Learning to Fly' da BMFF 2018ko irudia
CVCEPHOTO 4. edizioko sariak jakitera eman dira Donostiako Antzoki Zaharrean egindako ekitaldi dotorean, eta tartean dago Rainer Eder argazkilari austriar-suitzarraren Learning to Fly lana, Bilbao Mendi Film Festival Kartela Saria jaso duena, beraz Mendifilmeko 11. edizioko (2018ko abenduak 7-16) kartelaren irudia bilakatu dena.
Zorionak!
Gehiago irakurri: Rainer Eder-en 'Learning to Fly' da BMFF 2018ko irudia
Kurt Diemberger-i emango dio IAMF-k 2018ko Sari Nagusia haren zinemagintzako eta mendiko ibilbideen aitortzan
Trento (Italia), 2018ko maiatzak 2. Mendi zinemaldien nazioarteko elkargoak (International Alliance for Mountain Film-IAMF) mendi zinemagintzari ekarpen esanguratsua egin dioten pertsonaiei ematen dien Sari Nagusia Kurt Diemberger-i dagokio aurten. Hala aitortu diote gaur Trentoko zinemaldian (Italia) antolatutako ekitaldian. Roberto de Martin Trento Film Festivaleko Zuzendariak eta Jabier Baraiazarra IAMF-ko Presidenteak -Bilbao Mendi Film Festivaleko Zuzendaria-, lagundu dute Kurt Diemberger ekitaldi horretan.