Mendi Tour Hondarribia apirilaren 8-9an
Mendi Film nazioarteko jaialdiko pelikula onenen zirkuitu ibiltaria Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumera itzuliko da apirilaren 8 eta 9an, ostirala eta lrunbata. Mendi Tourrak ibilbide oparoa du bertan, aurten 7. edizioa ospatuko du, eta saioetara bertaratzen direnek mendiko zinemarik onenarekin gozatuko dute.
15. ediziorako filmak aurkezteko epea zabalik
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiak 15. edizioa beteko du 2022an. Filmen izen-emateak burutzeko epea apirilaren 1etik zabalik dago irailaren 15era arte.
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia abenduaren 9tik 18ra egingo dugu aurten. Ekoizleek, zuzendariek eta errealizatzaileek beren lanak aurkezteko garaia da beraz, garai polita.
Gehiago irakurri: 15. ediziorako filmak aurkezteko epea zabalik
'La Cima' pelikularen aurre-estreinaldian giro ederra Iruñeko eta Bilboko Golem zinemetan
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia eta Golem zinemen eskutik, martxoak 24 ostegunez 'La Cima' pelikularen aurre-estreinaldia egin da. Iruñeko Golem Baiona eta Bilboko Golem Alhondegia MendiZalez gainezka egon dira, Kanpaleku Nagusi giroa sumatu da, giro bikaina!