Euskal Mendizale Federazioak eta Mendi Filmek sokada indartu dute
Eduardo Martínez (Mendi Film), Ricardo Hernani (EMF-FVM) eta Zigor Egia (EMF-FVM) Bilboko Zabalgune eraikinean bildu dira, Mendi Filmen bulegoan.
Euskal Mendizale Federazioak eta Mendi Film Festival Elkarteak 2022-2024 hitzarmena adostu eta sinatu dute. Sokada berean lankidetzan aritzeko urrats irmoa eman dute hala, bi presidenteek, Zigor Egiak (EMF-FVM) eta Eduardo Martinezek (Mendi Film).
Gehiago irakurri: Euskal Mendizale Federazioak eta Mendi Filmek sokada indartu dute
Azken egunak Mendi Film Bizkaia Ternua 2023 Bekan izen-emateko
Mendi Film Bizkaia Ternua Bekaren 3. deialdian izen-emateko epea 2022ko maiatzaren 31ean agortuko da.
10.000€-ko Beka + Aholkularitza programa + BBK mendi Film Bilbao Bizkaia 2023 zinemaldian estreinaldia, Mendiko Kulturarekin lotutako zinemagintza eta ikus-entzunezko ekoizpen munduan zuzendari gazteak sustatzeko xedez.
"Ski is Life" BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia 2022 poster ofiziala
"Ski is Life" argazkia da gure aurtengo edizioko irudi nagusia, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia posterra saria irabazi du CVCEPHOTO lehiaketan. Sandi Bertoncelj argazkilari esloveniarraren lana da, hain zuzen duela 2 edizioko irudi nagusia ere ekarri ziguna, 2020ko "Into the Light" hura.
Gehiago irakurri: "Ski is Life" BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia 2022 poster ofiziala