MENDI SHORT
'PIZTU' 'Mendi Short 2015-eko irabazle!
Euskal Telebistako Agate Borda errealizadoreak, Anartz Agirre mendiko eta muturreko kiroletan aditua den Euskal Telebistako erredaktoreak eta Naia Díez kazetari eta Mendi Shorteko koordinatzaileak osatu duten 'Mendi Short 2015'ko epaimahaiak Iñaki eta Mikel Urrestiren PIZTU laburmetraia irabazle hautatu du gure laburmetrai amateurren bigarren lehiaketan. Irabazlea aukeratzerako orduan, laburmetraiak duen irudiaren kalitatea, edizioa zaintzeko gaitasuna eta gidoia azpimarratu ditu epahaimahiak. Laburmetrai irabazlea abenduaren 12an, 17:15etan proiektatuko da, Sala BBKn.
PROGRAMAZIOA 2015
Ordutegiak eta programazio antolaketa Bilbao Mendi Film Festival 2015
(Programazioaren kuadroa jaitsi)
'Mendiak aurkitzen' jardunaldiak
Bilbao Mendi Film Festival-ek, beste urte batez, Gasteizko 'Literatura, zine eta mendi jardunaldiak' izango ditu bere jardueren artean
Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko Gradu Aretoan egingo dira jardunaldiak azaroaren16tik 18ra.
Bilbao, 2015eko azaroaren 12an. Literaturari, zinemari eta mendiari buruzko VI. Jardunaldiak: Mendikultur Symposium. 'Mendiak aurkitzen' izena izango du aurten.