Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

'Mendiak aurkitzen' jardunaldiak

Bilbao Mendi Film Festival-ek, beste urte batez, Gasteizko 'Literatura, zine eta mendi jardunaldiak' izango ditu bere jardueren artean


Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko Gradu Aretoan egingo dira jardunaldiak azaroaren16tik 18ra.
 
Bilbao, 2015eko azaroaren 12an. Literaturari, zinemari eta mendiari buruzko VI. Jardunaldiak: Mendikultur Symposium. 'Mendiak aurkitzen' izena izango du aurten. 

 

Mendia da gai nagusia da, eta hainbat ezagutza arlotatik eta esperientziatatik begiratuko zaio. Mendiak, ikerketa eta hausnarketa gai bezala, objektu estetiko bezala eta kirol jarduera bezala, zer-nolako aberastasuna duen nabarmenduko duten hainbat esparrutako profesional laguntzaile arituko dira jardunaldietan.

Jardunaldi horiei eginiko harrera ona ikusita, antolatzaileek eduki akademikoagoa eman zioten 2012az geroztik. Hala sortu zen Mendikultur Symposium izenekoa, ekitaldiaren beraren izaera kirolzaleagoa eta irekiagoa aintzat hartzen duena. Batez ere, unibertsitarioak dira Mendikulturren hartzaile. Bestalde, Jardunaldien helburua da unibertsitateaz haraindiko jendearengana iritsaraztea mendiarekin lotutako jarduerak eta mendiak bestelako ezagutza arloekin, kulturarekin (esate baterako, zinemarekin, literaturarekin eta beste adierazpen grafiko batzuekin) eta gizartearekin dituen loturak.

Jardunaldiak arratsaldez egiten dira, 18:00etatik edo 18:30etik aurrera, egunaren arabera, eta konbinatu egiten dira pelikulen emanaldiak hitzaldi eta eztabaidekin; oro har, proiekzio irekiagoa duten hizlariak dira arduradun: kirolariak, argazkilariak, idazleak, erakundeetako ordezkariak eta mendiaren profesionalak; izan ere, inguruaren ezagutza dinamikoagoa eta zuzenagoa dute, eta hori baliagarri da Mendikultur Symposiumen hurbiltze teorikoetarako osagarri gisa. Hori akademikoagoa da, baina helburua da aditu ez direnentzat ere interesgarri izatea.

Edizio honetako hitzaldiak azaroaren 17an (asteartea) egingo dira, 09:30etik 17:30era. Halaber, urte horretan emakumeari eta mendiari buruzko zenbait hitzaldi emango dira, eta trail runningaren arloko Espainiako 2014ko eta 2015eko irabazle Maite Maiora Elizondok ere parte hartuko du.

Aldi berean, 2015eko edizioan ‘Montañas vivas/Mendi biziak’ izeneko argazki erakusketa egingo da, eta Letren Fakultatean egongo da ikusgai, azaroaren 16tik 22ra bitartean.

Erakusketako argazkiek Donostia/San Sebastiáneko Club Vasco de Camping Elkarteak antolatutako 'I. Concurso Internacional de Fotografía de Montaña 2015 ' lehiaketako saria irabazi dute. Mendi jarduerak gai nagusi izanik, CVCEPHOTO lehiaketa irekia da parte hartu nahi duten guztientzat. Erakusketa horretako argazkiek mendien bizitasuna islatzen dute, estetika, natura eta kirola konbinatuz. 

Jaitsi jardunaldien programa osoa

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy