Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Webgune berria estreinatu dugu!

Bilbao Mendi Film Festival-ek sarean duen irudia indartu du webgunearen diseinu berriaren bidez. Orain orrialdea askoz dinamiko, fresko, azkar eta erosoagoa da, eta irudi moderno eta erakargarriagoa  du.

 

 

 

Gure webgunean jaialdiari buruzko informazio guztia aurki daiteke: jaialdiko hamar egunetan eta urte osoan zehar eskaintzen den zinema-programazioari zein aldi berean antolatutako ekintza eta ekitaldiei buruz; ingurune eta hiriari buruz; eta jaialdia posible egiten duen lan-taldeari buruz.

Gure webgune berriari esker, araudia eta izena emateko formularioa oso erraz aurki dezakete bai sail ofizialera euren lanak aurkeztu nahi dituztenek, bai BMFF-ek antolatzen dituen beste lehiaketa batzuetan parte hartu nahi dutenek.

Komunikabideentzat ere errazagoa izango da akreditazioa lortzea eta prentsa-oharrak kontsultatzea; eta eskurago izango dute multimedia eduki oro.

Horrez gain, web orriak “Mendi”-ko lan-taldearen kide izan nahi duten boluntarioei jaialdiarekin harremanetan jartzeko aukera emango die.

Erabiltzaileek Mendi TV-ko bideoak eta argazki galeria osoa ikusi ahal izango dituzte.

Bukatzeko, Mendi Tour bat antolatu nahi dutenek filmen eskaintza osoa eta eskura dauden aukera guztiak berehala ikusi ahal izango dituzte klik bakar batekin. 

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy