Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Hillaryren azken espedizio handiaren pelikulak irabazi du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 13. edizioko Sari Nagusia

"Hillary - Ocean to Sky" filmak irabazi du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia mendi zinemaldiko Sari Nagusia. Sir Edmund Hillaryren azken espedizio handia izan zena dakar gogora Michael Dillon zuzendari australiarraren lanak, 1977an Ganges ibai sakratuan gora motordun txalupetan eginiko espedizioa, Himalaiako Akash Parbat mendi tontorrean burutu zena.

Asier Altuna zinegilea, Paula Olaz soinu banda konpositorea, Itziar Garcia zinema ekoizlea, Iwona Zielińska-Sąsiada poloniar kultura institutuko Madrilgo koordinatzailea eta Jon San Sebastian ikus entzunezko ikaslea epaimahaikideek, ondoko 13 sariak ebatzi dituzte:

 

GRAND PRIZE / GRAN PREMIO / SARI NAGUSIA

Eguzkilore trophy & 6.000 €

HILLARY – OCEAN TO SKY

Bere izaera epikoagatik, argazkigintzagatik eta narratibagatik. Abenturaren erretratu fidela aurkezten duelako, 70. hamarkadako ikuspegiarekin. Emozio-kontaketa baten bidez mendiko mito bat ezagutzera eramaten zaituen eragatik, bizitzarekin bakeak egiten duen une batean. 

  

BEST DIRECTOR / MEJOR DIRECTOR / ZUZENDARI ONENA

Eguzkilore trophy & 3.000 €

MARCIN POLAR Harda – The Tough

Zinemagintza eredu hutsa delako, kontenplaziozko erritmoarekin, presarik gabe. Sentsazioak transmititzeko duen gaitasunagatik, ikuspegi sinple eta lizunarekin. Haitzulo horretan sartzen, horren parte sentitzen eta iluntasuna ukitzen laguntzen dizun zuzendaritza.

   

BEST SCRIPT / MEJOR GUION / GIDOI ONENA

Eguzkilore trophy & 2.000 €

A DREAM OF EDWIN DRUMMOND

Hausnarketa eragiten duen poesiaz, musikaz eta bizipenez jositako istorioa dakarrelako. Pertsona baten erretratua, narratiba tresna ezberdinen erabilera fin baten bidez.

 

BEST CINEMATOGRAPHY / MEJOR FOTOGRAFÍA / ARGAZKILARITZA ONENA

Eguzkilore trophy & 2.000 €

VAELTAJAT – WANDERING IN THE WHITE

Iraganean bizitako esperientzia batera eramaten zaituelako, filmaren protagonistek bizitako emozioak ulertu arte. Ikuspegi burutsu eta leunarekin, zinematografiak emozioen mundu hauskor hori sendotzen du.

  

JURY AWARD / PREMIO DEL JURADO / EPAIMAHAIAREN SARIA

Eguzkilore trophy & 2.000 €

L’ESCALADE LIBÉRÉE

Hausnarketa filosofikora eramaten gaituelako, hein batean surrealista den ikuspegi batekin. Zentzu askotan irekitzeagatik: besteentzat bideak irekitzen ditu, paisaiarekiko dugun ikuspegia irekitzen dugu eta, emaitzarekin ez ezik, prozesuarekin gozatzen dena erakusten digu.

 

BEST MOUNTAINEERING FILM / MEJOR PELÍCULA DE ALPINISMO / MENDIKO FILM ONENA

Eguzkilore trophy & 1.500 €

BYĆ KOBIETĄ W HIMALAJACH (TO BE A WOMAN IN THE HIMALAYAS)

Iradokitzen gaituelako, eta beroa eta integratzailea delako. Irakurketa historikoa eskaintzeagatik ez-ohiko ikuspegi batetik: emakumeak protagonista gisa jarri eta aitortzen ditu.    

BEST CLIMBING FILM / MEJOR PELÍCULA DE ESCALADA / ESKALADAKO FILM ONENA

Eguzkilore trophy & 1.500 €

FREE AS CAN BE

Eskaladaren erronkak hurbiletik sentiarazten dituelako, urruneko bi belaunaldiengana kamera hurbilduz. Geure mugak onartzeko ausardia eta gaitasuna erakusten duelako. 

 

BEST MOUNTAIN CULTURE & NATURE FILM / MEJOR PELÍCULA DE CULTURA Y NATURALEZA / KULTURA ETA NATURA FILM ONENA

Eguzkilore trophy & 1.500 €

INTO THE CANYON

Munduko ingurune natural berezienetariko batera eraman gaituelako, eta alde batetik bestera zeharkatzen dutelako. Azpiko aldarrikapen batekin, abenturaren eta geure bizipenen arteko muga non ezarri behar den betiko eztabaida mahai gainean jartzen duelako, baita toki horietan gizakiak duen esku-hartzea ere. 

 

BEST SPORT & ADVENTURE FILM / MEJOR PELÍCULA DE DEPORTE Y AVENTURA / KIROL ETA ABENTURA FILM ONENA

Eguzkilore trophy & 1.500 €

METANOIA

Filmean fikzioaren eta errealitatearen arteko muga fina delako, pandemiarekin izan genuen lehen kontaktura eramaten gaitu eta. Egin behar dugunaren balioa egin nahi dugunaren aurrean. Aldi berean, sortu dugun gizarteari buruzko hausnarketara eramaten gaituen erretratu fresko eta baikorra da. 

 

BEST SHORT FILM / MEJOR CORTOMETRAJE / FILM LABUR ONENA

Eguzkilore trophy & 1.000 €

EL GRAN HITO

Sekulako balentria aurkitzera eramaten gaituen keinu txiki baten indarra transmititzen duelako. 

  

BEST FILM IN BASQUE / EUSKARAZKO FILM ONENA / MEJOR PELÍCULA EN EUSKARA

Eguzkilore trophy & 1.000 € 

MENDIAN HIL, HIRIAN HIL

Heriotza duin egiteagatik, bizitza duin egiteko. 

 

SPECIAL MENTION OF THE JURY / MENCIÓN ESPECIAL DEL JURADO / EPAIMAHAIAREN AIPAMEN BEREZIA

POLYFONATURA

Artisau-lan jasankor eta finari balioa ematen diolako, era kontziente eta aktiboan entzuteko prozesu sortzailea delako. Naturaren ahotsa artelan bilakatzeko gaitasuna du. 

  

SPECIAL MENTION OF THE JURY / MENCIÓN ESPECIAL DEL JURADO / EPAIMAHAIAREN AIPAMEN BEREZIA

OUT OF THE BLUE

Horrelako filmak behar ditugulako: mezu baikorrarekin, beldurra gaindituz eta komunitatearen indarrean oinarrituz. Filmak transmititzen duen energia eta argia biziki kutsakorra delako. 

 

AUDIENCE AWARD / PREMIO DEL PÚBLICO / IKUSLEEN SARIA

Eguzkilore trophy & 1.000 €

EVEREST - THE HARD WAY

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy