Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Mendi Film zinema eta mendiaren bilgune Bilbon eta sareen bidez mundu osoan

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia mendi zinemaldia ikusleen bultzadarekin energia beterik abiatu da. Sarrerak agortu egin dira hiru egunez, bai Euskalduna Jauregian eta baita Sala BBK-n eskaini diren emanaldi eta ekitaldietan, eta Azkuna Zentroko Golem zinemetan ere aparta izan da Mendi zaleen emana. 2000 ikusle Bilbon, aurrez aurre, eta pandemiaren mugak muga, neurriak neurri, ostiraletik igandera egindako saioetan. 

Eta babes horri, babes instituzionala gehitu zaio: Eusko Jaurlaritzaren izenean saioetan izan dira Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua eta Bozemalea, Andoni Iturbe Kultura Sailburuordea, Josu Erkoreka Lehenengo Lehendakariordea eta Segurtasuneko Sailburua; Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol Saileko Foru Diputatua; eta Bilboko Udalaren izenean Amaia Arregi Bilboko Lehenengo Jarduneko Alkatea.

13. edizio honetako Sail Ofizialeko nahiz Zabalandi saileko filmen emanaldiez batera, WOP-The Walk On Project Saria eman zaio Baltistan Fundazioari, "Iñurrategi Anaiak, mendiari bihotz emanak" SUA eta Mendi Filmen komikia eta "Cuanto es mucho tiempo, retazos del camino" Juanjo San Sebastianen liburuak aurkeztu dira egunotan. 

Epaimahaia ere lanean ari da aurtengo Sail Ofizialeko 54 filmeak aztertu eta 2020ko palmaresa osatzeko: Asier Altuna zinemagilea, Paula Olaz konpositorea, Itziar García zine ekoizlea, Iwona Zielinska Madrilgo Poloniar Kultura Institutuko koordinatzailea, eta Jon San Sebastian zinemagintza ikaslea. Abenduaren 12an, larunbata, emango da haien epaiaren berri.

Eta Mendi Film Online eskaintza ere harrera bikaina izaten ari da. Bilbora bertaratu ezin, nahiz bertako ikusle izanik ere etxean mendi zinemagintzaz gozatzen jarraitu nahi duen orok, aukera aparta dauka nahieran bere jaialditxoa antolatzeko.

Abenduaren 13ra arte, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiak zinemaren eta mendiaren bilgune izaten jarraituko du, Bilbon eta sareetan barrena mundu osoan.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
                    

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies