Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Noticias 2019

60 pelikula BBKMF 12. edizioan

Hemen zure sarrerak

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 12. edizioko egitarau osoa hemen da. Abenduaren 6tik 15era, 10 egunez, ospatuko da, Bilbon.
60 pelikula aurkeztuko dira aurten, Sala BBK-n, Azkuna Zentroko Golem Alhondiga zinemetan, eta Euskalduna Jauregian.

Gehiago irakurri...

Christian Pondella eta CVCEPHOTO, ikusgai Bilbon

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 12. edizioko lehen erakusketak ikusgai daude Metro Bilbao eta Euskal Trenbide Sarea-ETS geltokietan.

Christian Pondella argazkilariaren Izotz Azpian erakusketa, eta CVCEPHOTO mendiko jardueren argazki lehiaketaren 2019ko edizioko 20 argazki onenak. dira ikusgai daudenak.

Egileek bisita gidatuak eskainiko dituzte abenduaren 7an, larunbata.

Gehiago irakurri...

Madagaskar-Tsaranoro #bidea lehiaketako irabazle

@SustraiArtetik (facebook) / Madagaskar-Tsaranoro harana

BIDEA gaiarekin lotuta, argazki lehiaketa antolatu dugu Udan. Sare sozialetan -Facebook eta Instagram-, gaitegi horri lotuta argazkiak publikatu behar ziren, aurtengo BBK MENDI FILM BILBAO BIZKAIA zinemaldiko leloa #bidea eta #mendifilm traolak erabiliz.

Gehiago irakurri...

BBKMF sarrera Packak erosteko azken aukera azaroak 11 arte

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 12. edizioko sarrera Packak eskuratzeko 3. eta azken fasea indarrean dago azaroaren 11era arte. Sarrera horiek, saio egunetan banaka erostearekin alderatuta, metaketa %40 merkeagoa da fase honetan. Eskaintza mugatua da.

Aldi berean, abenduaren 6an Euskalduna Jauregian egingo den Hasiera Ekitaldiko sarrerak ere erosi daitezke orain. Saio horretan 2019ko Sail Ofiziala zabalduko duen pelikula proiektatuko da: OSTATNIA GÓRA (The Last Mountain), Dariusz Zaluski zuzendariaren lana. Poloniarrek 2018ko neguan K2an burutu zuten espedizioa kontatzen du, eta Krzysztof Wielicki, Adam Bielecki eta Denis Urubko dira protagonistak.

Gehiago irakurri...

Agortu dira sarrerak 12. edizioko 2. pack eskaintzan

Harrera itzela izaten ari da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 12. edizioko sarrera salmenta aurreratua. Bigarren eskaintza faseko pack guztiak agortu egin dira aitaren batean, epea amaitu baino 10 egun lehenago (irailak 16-urriak 16). Lehen eskaintza fasean ere halantxe gertatu zen; MendiZale komunitateko kideentzat eskaintza esklusiboa izan zen hura, eta 24 orduko epean agortu zen guztia.

Gehiago irakurri...

6. Mendi Short film laburren lehiaketa

BBK MENDI FILM BILBAO BIZKAIA Mendi Short film labur amateurren lehiaketaren 6. edizioa abian da.

MENDI SHORT 2019: ARAUDIA ETA IZEN EMATEA

Gehiago irakurri...

Nives Meroi eta Romano Benet WOP Saria 2019

Nives Meroi eta Romano Benet alpinistak izango dira 12. edizioko omendu nagusiak,  WOP Saria jasoz.

Hamalau zortzimilakoak oxigeno laguntzarik gabe eta altura zamaketaririk gabe osatu dituen bikotea da.

Gehiago irakurri...

BBK MENDI FILM Bilbao Bizkaia: aro berria piztu da

Nora Sarasola (BBK), Lorea Bilbao (BFA), Eduardo Martínez (Mendi Film), Xabier Ochandiano (Bilboko Udala) eta Jabier Baraiazarra (Mendi Film)

Bilbo, 2019ko ekainak 24. Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak, BBK Fundazioak eta Mendi Filmek lau urteko lankidetza akordioa sinatu dute egitasmoa aro berri batera begira sendotuz.

Sokadaren izena: BBK MENDI FILM Bilbao Bizkaia.

Kideak:

  • Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Saila
  • Bilbao Ekintza, Bilborako ekonomia eta gizarte aberastasunaren sorrera sustatzen duen udal erakundea
  • BBK Banku Fundazioa
  • Mendi Film Festival Elkartea

Gehiago irakurri...

CVCEPHOTO: Christian Pondellaren 'Top of Africa' argazkiak irabazi du Mendi Film Festival Kartela Saria

Christian Pondella argazkilari estatubatuarraren Top of Africa lanak 5. CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketan irabazi du ‘Mendi Film Festival Kartela’ saria, 12. edizioko irudi nagusia bihurtuz.

Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak eta Mendi Filmek hirugarren urtez deitu dute sari hori.

Hemen palmares osoa: 5. CVCEPHOTO

Gehiago irakurri...

Mendi Film Festivalen 12. ediziorako filmak aurkezteko epea zabalik irailaren 15era arte

IZEN-EMATEA

ARAUDIA

Bilbao Mendi Film Festivalen 12. edizioa abenduaren 6tik 15era egingo da eta zabaldu da jada filmak aurkezteko izen emate epea, 2019ko irailaren 15era arte. 

Gehiago irakurri...

Keith Partridge IAMF Sari Nagusia 2019

2019ko IAMF Sari Nagusia Keith Partridge-ri eman zaio Trentoko zinemaldian. IAMF-Nazioarteko mendi zinemaldien elkargoko Presidentea den einean, Jabier Baraiazarra Mendi Film Festivaleko Zuzendaria arduratu da garaikurra emateaz.

Gehiago irakurri...

BMFF-k aitortza jaso du Deia Kirol Sariak 2018 ekitaldian

Jabier Baraiazarra eta Eduardo Martinez saria jasotzeko unean Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburuarekin

Bilbao Mendi Film Festivalek Kirol Ekitaldi Antolakuntza saria jaso du DEIA egunkariaren 2018ko Kirol Galan.

Bizkaiko prentsaren izenean egiten direnetan zaharrena da sariketa hau, eta beste urtebetez sekulako maila izan du, mugaz gaindi zabaltzeaz batera. Mendi saritu dute 11 urtetan -haietako 7 Bilbon-, mendiko zinemagintzarik gaur-gaurkoena eta onena zabaltzeko egindako lanagatik, Bilbo munduko harretagune bilakatuz abenduro.

Gehiago irakurri...

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies