Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

BBKMF sarrera Packak erosteko azken aukera azaroak 11 arte

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 12. edizioko sarrera Packak eskuratzeko 3. eta azken fasea indarrean dago azaroaren 11era arte. Sarrera horiek, saio egunetan banaka erostearekin alderatuta, metaketa %40 merkeagoa da fase honetan. Eskaintza mugatua da.

Aldi berean, abenduaren 6an Euskalduna Jauregian egingo den Hasiera Ekitaldiko sarrerak ere erosi daitezke orain. Saio horretan 2019ko Sail Ofiziala zabalduko duen pelikula proiektatuko da: OSTATNIA GÓRA (The Last Mountain), Dariusz Zaluski zuzendariaren lana. Poloniarrek 2018ko neguan K2an burutu zuten espedizioa kontatzen du, eta Krzysztof Wielicki, Adam Bielecki eta Denis Urubko dira protagonistak.

3. Pack eskaintzako aukerak hauek dira:

  • FULL PACK OSOA: BBKMF'19 zinemaldian Euskalduna Jauregian (Hasiera Ekitaldia) eta Sala BBK-n egingo difren saio guztiak.
  • PACK 1. ASTEBURUA: abenduaren 7 eta 8ko sarrerak (8 saio, Sala BBK).
  • PACK 2. ASTEBURUA: abenduaren 13 eta 14ko sarrerak (6 saio, Sala BBK).
  • PACK NON-STOP: abenduaren 15eko sarrerak (BBKMF'19-ko pelikula sarituekin osatutako 4 saio, Sala BBK).

 

Pack-ak eskuratzeko azken aukera da hau. Eskaintza epe hau amaitzen denean, banakako sarreren aurre-salmenta jarriko da indarrean. Orduan ere deskontuekin, sarrera horiek saio egunetan erostearekin alderatuta, 

¡Erne! Aurreko bi eskaintza faseetan Pack guztiak agortu egin dira. 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy