Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Araudi Osoa

ARAUDIA ETA SARIAK MENDI 

2019ko MENDIKO SAIL OFIZIALEAN IZENA EMATEKO ARAUDI ETA PROZEDURA 

Mendi Film Festival (MFF) jaialdiaren 12. edizioa Bilbon ospatuko da 2019ko abenduaren 6tik 15era eta Mendi Film Festival Kultur Elkarteak antolatuko du.

MENDI FILM FESTIVAL, mendia, abentura eta muturreko kirolei buruzko film eta dokumentalen Nazioarteko Zinemaldia, International Alliance for Mountain Film erakundearen kide da 2011z geroztik

 

BALDINTZA OROKORRAK

  • · Mendiarekin erlazionatuta dauden gaiak jorratzen dituzten filmek parte hartu ahal izango dute: alpinismoa, eskalada, abentura eta mendi kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia…

    · 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitako lanek baino ezin izango dute parte hartu edizio honetan.

    · Parte-hartzaile bakoitzak film bat baino gehiago aurkeztu ahal izango du, baina bakoitzarekin dagokion izen-emate orria betetzea ezinbesteko baldintza da.

    · Hautaketa Batzordeak hautatu eta programatuko ditu lehiaketarako filmak. Jaialdiaren zuzendaritzak programazioa aldatzeko eskubidea du.

    · Parte-hartzaileak aurkeztu duen lanaren jabetza intelektualaren eskubideak bereak direla ziurtatzen du. Aldi berean, egileak bermatzen du Mendi Film Festival jaialdiak ez duela lan hori jendaurrean erakusteko inolako eragozpenik (ez legezko, ez kontratuzko, ez bestelakorik). Era berean, aurkeztutako lanean agertzen diren osagai eta elementuen (musika, irudiak, grafismoa, etab.) eskubideen jabe diren pertsona edo erakundeek eman beharreko baimenak badituela ziurtatzen du. Izena ematen duen horrek, egile-eskubide alorrean bitartekoek egin ditzaketen erreklamazioen aurrean, Mendi Film Festival jaialdiaren antolakuntzak kalterik ez izateko konpromisoa hartzen du.

IZEN-EMATEAK – EPE MUGA: 2019ko IRAILAK 15

  • · Izen-ematea zuzendari, ekoizle edo haien legezko ordezkariek gauzatuko dute.

    · Mendi Film Festival jaialdiaren 12. edizioan izena ematea doakoa da.

    · Izen-ematean honako elementu hauek jasoko dira: izena emateko inprimakia, sustapenerako materiala eta ekoizleek egokitzat jotzen duten filmari buruzko informazio osagarri oro.

    · Hautaketarako kalitate handiko artxibo digitalak onartuko dira eta honako euskarri elektronikotan aurkeztu ahalko dira: Mendi Film Festival jaialdiaren FTPan edota artxibo pisutsuak bidaltzeko plataformetan (www.wetransfer.com eta gisakoak). Horretarako, helbide honetara igorri artxiboak: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

    · Aurkeztutako lan ororekin, jatorrizko bertsioaren hizkuntza edozein dela ere, nahitaez aurkeztu behar da ingelesezko azpitituluen artxiboa (.srt) edota denbora kodeak dituen hizketen zerrenda ingelesez.

    · Izena emateko epea 2019ko maiatzaren 1etik irailaren 15era egongo da zabalik. Beharrezkotzat jotzen den dokumentazioa aipatutako epean bidali beharko da ondorengo helbide elektronikora: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. Beste aukera bat zuzendaritzaren izenean jaialdiko helbidera bidaltzea da: BILBAO MENDI FILM FESTIVAL. Zabalgune Eraikina, Zabalgune Plaza 11 - 48009 Bilbo (Bizkaia).

    · Parte-hartzaileak baimena ematen du lehiaketara aurkeztutako obren zatiak telebistan, zineman nahiz interneten erabiltzeko, jaialdiaren sustapenerako den heinean.

    · Lana onartuz gero, aurretiko hautaketarako kopiak Mendi Film Festival jaialdiaren artxibo historikoen parte bilakatuko dira. Kopia horiek barne-kontsultak egiteko eta zinemaldiaren sustapenerako baino ezin izango dira erabili. Beste edozertarako erabili nahi izanez gero, zinemaldia harremanetan jarriko da egilearekin edo eskubideen jabearekin.

 

BALDINTZA TEKNIKOAK

Finalista gisa hautatu diren lanek honako ezaugarriak betetzen dituzten artxibo digitalean aurkeztu beharko dira:

Codec bideoa: H264

Bit rate bideoa: 20Mbps 

Frame size: 1920 x 1080

Audio MPEG-4 stereo, 48kHz, 128 kbps

Filmak postaz bidaliz gero (USB flash unitatea; HDD disko gogor eramangarria; SD txartela), antolakuntzak ez du bidaltze- edo aduana-gastuen ardura hartuko.

 

SUSTAPENERAKO MATERIALA

Izen-emate oro filmaren hiru irudirekin batera bidali beharko dira. Irudi horiek erreproduzitu, argitaratu edo erakutsi ahalko dira, jaialdiaren sustapenerako den heinean.

Argazkiak entregatzeko baldintzak: 

- Formatua: JPEG edo PNG 
- Gutxieneko bereizmena: 3500x2000 edo handiagoa
- Gehieneko tamaina: 5000kB

Argazkiekin batera, bidali beharko dira filmaren izenburua, kokalekua eta autorearen kredituak. Hautatutako lanen argazkiak Mendi Film Festival jaialdiaren artxiboetan gordeko dira.

 “Press Kit” eta zuzendariaren curriculuma gehitu ezazue.

 

SARIAK

Zinemaldiaren zuzendaritzak bost kidez osatutako Nazioarteko Epaimahaia izendatuko du. Halaber, Idazkari bat hautatuko du eta deliberazioan parte hartu ahal izango badu ere, ez du boto eskubiderik izango.

Nazioarteko Epaimahaiak, zinemaldiaren zuzendaritzarekin batera, barne-arautegia ezarriko du. Epaimahaiaren erabakia ezeztaezina izango da. Honako sari hauek banatuko dituzte:

· Sari Nagusia: “Eguzkilore” garaikurra eta 6.000 euro*

· Zuzendari Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 3.000 euro*

· Gidoi Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 euro*

· Argazkilaritza Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 euro*

· Epaimahaiaren Saria: “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000 euro*

· Mendiko Film Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.500 euro*

· Eskaladako Film Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.500 euro*

· Kultura eta Natura Film Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.500 euro*

· Kirol eta Abentura Film Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.500 euro*

· Film Labur Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.000 euro*

· Euskarazko Film Onena: “Eguzkilore” garaikurra eta 1.000 euro*

· Ikusleen saria: “Eguzkilore” garaikurra

 

*Sarien zenbateko gordinei indarrean dagoen zerga-araudia ezarriko zaie.

 

Epaimahai Ofizialak ohorezko aipamenak egin ditzake kategoria bakoitzean.

Parte-hartzaileak sarituak izanez gero, beren lanak MFF zinemaldiarekin elkarlanean diharduten beste jaialdi edo erakustaldi batzuetan proiektatuak izan daitezkeela jakin eta onartzen dute; betiere irabazi-asmorik gabe eta aurrez horren berri emanda.

Araudi honetan aipatu ez den edozein egoera Mendi Film Festival jaialdiaren 12. edizioaren antolakuntzak konponduko du, ikus-entzunezko jaialdien eskubide, erabilera eta ohiturekin loturiko printzipio orokorrak errespetatuz.

Zuzendari, ekoizle edo legezko ordezkariek izen-emate orrian sinatu izanak araudi honen baldintzak onartzea dakar berekin.

Araudi honen interpretazioa eta gauzatzea zinemaldiaren antolakuntzari baizik ez dagokio.

 

JAIALDIAREKIN GOZA EZAZU BILBON

Finalistak jaialdira etorri eta hartaz disfrutatzera gonbidatzen ditugu eta, aldi berean, mendiko eta outdoor munduko zuzendari eta ordezkari garrantzitsuenetarikoekin elkartzeko aukera hobeezina eskaintzen zaie.

Gonbidatu bereziak direnez, finalistek ondokoa edukiko dute:

· Programazio ofizialean egoteko bi pase

· Jaialdiko aurkezpenetarako eta ekitaldi sozialetarako bi pase

· Bi gau hotelean(1)

· Gure antzokietan ospatuko den jendaurreko emanaldian bere filma aurkezteko gonbidapena

 

(1) EAEko biztanleei hotel gau bat eskaintzen zaie

 

IKUSLE BERRIAK – MENDI TOUR 2020

Mendi Film Festival jaialdian izena ematen duten film guztiak hartuko dira kontuan Mendi Tourrean zeinek parte hartuko duen erabakitzeko orduan. Zure filma aukeratuz gero, harremanetan jarriko gara berebiziko baimenak (royalties barne) gauzatzeko.

 

2018ko SARITUAK

 

SARI NAGUSIA “Eguzkilore” garaikurra eta 6.000€

BECOMING WHO I WAS, Hego Korea 2016

Zuzendariak: Moon Chang-Yong & Jin Jeon

 

ZUZENDARI ONENA “Eguzkilore” garaikurra eta 3.000€

ARÜNAS MATELIS. WONDERFUL LOSERS, A DIFFERENT WORLD, Lituania 2017

 

GIDOI ONENA “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000€

RUNNERS, Polonia 2017

Zuzendaritza eta Gidoia: Lukasz Borowski

 

ARGAZKILARITZA ONENA “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000€

FREE SOLO, AEB 2018

Zuzendariak: Elizabeth Chai Vasarhelyi & Jimmy Chin

Argazkilaritza: Jimmy Chin & Matt Clegg & Clair Popkin

 

EPAIMAHAIAREN SARIA “Eguzkilore” garaikurra eta 2.000€

THE DAWN WALL, Austria 2018

Zuzendariak: Josh Lowell & Peter Mortimer

 

MENDIKO FILM ONENA “Eguzkilore” garaikurra eta 1.500€

EVEREST GREEN, Frantzia 2017

Zuzendaria: Jean-Michel Jorda

 

ESKALADAKO FILM ONENA “Eguzkilore” garaikurra eta 1.500€

LEZENÍ NA PÍSKU - SEDMDESÁTÁ LÉTA / SAND CLIMBING - THE SEVENTIES, Txekiar Errepublika 2017

Zuzendaria: Karel Viček

 

KULTURA ETA NATURA FILM ONENA “Eguzkilore” garaikurra eta 1.500€

BAYANDALAI – LORD OF THE TAIGA, Espainia 2018

Zuzendariak: Pablo Vidal Santos & Aner Etxebarria Moral

 

KIROL ETA ABENTURA FILM ONENA “Eguzkilore” garaikurra eta 1.500€

THE WEIGHT OF WATER, AEB 2018

Zuzendaria: Michael Brown

 

 FILM LABUR ONENA “Eguzkilore” garaikurra eta 1.000€

VIACRUXIS, Espainia 2018

Zuzendaria: Ignasi López

 

 EUSKARAZKO FILM ONENA “Eguzkilore” garaikurra eta 1.000€

PASTOREAK, Espainia 2018

Zuzendaria: Eukeni Arriortua

 

 IKUSLEEN SARIA “Eguzkilore” garaikurra

FREE SOLO, AEB 2018

Zuzendariak: Elizabeth Chai Vasarhelyi & Jimmy Chin

 

2018ko EPAIMAHAIKIDEAK

Aldo Audisio. Italia. Torinoko Museo della Montagnako zuzendaria 1978tik 2018ra. IAMFko sortzaile eta koordinatzaileetako bat 2000. urtetik 2018ra arte.

Emi Ueyama. Japonia. Tokyo International Film Festivaleko aurre-hautaketa saileko programatzailea. ARTIcle Films ekoiztetxearen sortzailea.

Suzan Beraza. AEB. Tellurideko (Colorado, AEB) Mountainfilm Festivaleko zuzendaria.

Jim Herrington. AEB. Argazkilaria, hainbat pertsona ospetsu erretratatu ditu: Benny Goodman, The Rolling Stones, Morgan Freeman, Dolly Parton...

Juanjo San Sebastián. Espainia. Espezialista eta kameraria mendiko espedizioetan, gidoilaria eta dokumentalen egilea.

 

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies