Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Mendiko pelikulen Golem Baionako Mendi Tour zikloak 900 ikusle bildu ditu

Cines Golem eta BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia festibalaren eskutik Iruñean ikusi ahal izan den Mendi Tour zikloa bikaina izan da. 900 ikuslek gozatu dituzte, lau egunez, mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaien inguruko pelikula berrienak eta puntakoenak, Bilbon iazko festibalean gehien nabarmendu zirenak. Iruñeako iazko Mendi Tour edizioarekin alderatuta %20 jaitsi da ikusle kopurua, beraz azken datua oso ona da, zinemetako aretoen edukiera %60 murriztuta dagoela kontuan hartuta, eta aurtengo egoera berezi honetan ekitaldia udaberriko jatorrizko datetatik uda amaierara pasatu behar izan dela aintzat hartuta.

Osasun neurri eta berme guztiak zainduta, ikusleetzat aire frexkoa eta inspirazio iturri izan da mendiko zinemagintza, areago Covid-19 pandemiaren testuinguruan.

9 pelikulek osatu dute egitaraua. Nabarmentzekoak dira poloniarren 2018ko K2ko neguko espedizioaren kontakizuna egiten duen ‘Ostatnia Gora-The Last Mountain’ Krzysztof Wielicki, Denis Urubko eta Adam Bielecki handiak protagonista dituena; ‘Climbing Blind’ Alastair Lee zinemagile britainiar entzutetsuaren lana, Jesse dufton eskalatzail eitusa protagonista duena;  ‘Superhombre’, Nafarroan hain kuttuna den Horia Colibasanu alpinista errumaniarrari buruzkoa, Iñaki Otxoa de Olzaren erreskate saiakeran eragile nagusia izan zena; edota Hans Kammerlander alpinista tiroldar handi eta aldi berean iskanbilatsuaren biografia lana, ‘Manaslu’.

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia festibalak eta Cines Golem-ek bat egin dute berriro ekitaldi hau antolatzeko. Zinema eskaintza erakargarriaren aldeko apustuan eskutik doaz bata eta bestea. Bilbon, Mendi Filmeko saioak hartzen ditu Golemek Azkuna Zentruko zinemetan. Aldi berean, Iruñeako Mendi Tourraren laguntzailea da Skimetraje Play Pyrenees, Piriniotako eski eta snow film laburren jaialdia, Mendi eta Eskalada Kirolen Nafar Federakundea, eta Poloniako Kultura Institutua Madrilen.

Udako zikloa modu ezin hobean amaitu du, hala, Mendi Tour 2020ak. Datorren astetik aurrera indarberrituta ekingo dio udazkeneko denboraldiari, beti ere iparra BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 13. edizioan jarrita (abenduaren 4tik 13ra).

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
                    

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies