Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Askatasun haizea eta inspirazioa dakartza Mendi Tour zine zikloak Golem Baionara irailaren 14tik 17ra mendiko pelikula onenekin

Cines Golem eta BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia festibalaren eskutik, Iruñean ikusi ahal izango dira, beste urtebetez, mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaien inguruko pelikula berrienak eta puntakoenak, Bilbon iazko festibalean gehien nabarmendu zirenak.

Mendi Tourrak 5. edizioa du Nafarroako hiriburuan, eta aurtengoa berezia izango da oso.

Martxoan egin ohi da kultura ekitaldi hau, baina aurten bete-betean harrapatu zuten covid-19aren lehen erreakzioek, eta larrialdi egoera indarrean jarri berritan bertan behera utzi zen. Orain, osasun neurri eta berme guztiak ziurtatuta, aurrera egiteko moduan da, beraz irailaren 14tik 17ra egingo da Mendi Tourra, mendiko zinemaren zaleentzat eta kalitatezko zinea gustuko duen ororentzat askatasun haizea eta inspirazioa dakartza Iruñeara.

Sarrerak Golem plataforma digitalean eskuratu daitezke, eta baita leihatilan ere, saioko 6na euroan. Lau egunetako abonua ere eskuratu daiteke leihatilan, 20 euroan. Lau egunez, bina saio eskainiko dira Golem Baionan, lehena 17:30ean eta bigarrena 20:30ean.

9 pelikulek osatzen dute egitaraua:

  • - Poloniarren 2018ko K2ko neguko espedizioaren kontakizuna egiten duen ‘Ostatnia Gora-The Last Mountain’ Krzysztof Wielicki, Denis Urubko eta Adam Bielecki handiak protagonista dituena. Mendifilmen bi sari irabazi zituen: Mendiko Film Onena eta Zuzendari Onena.
  • - ‘Climbing Blind’ Alastair Lee zinemagile britainiar entzutetsuaren lana, Jesse Dufton eskalatzaile itsua protagonista duena. Mendifilmen Eskaladako Film Onena saria irabazi zuen.
  • - ‘Superhombre’, Nafarroan hain kuttuna den Horia Colibasanu alpinista errumaniarrari buruzkoa, Iñaki Otxoa de Olzaren erreskate saiakeran eragile nagusia izan zena.
  • - Hans Kammerlander alpinista tiroldar handi eta aldi berean polemikoaren biografia lana, ‘Manaslu’. Mendifilmen Ikusleen Saria irabazi zuen.
  • - David López 'Campe' zuzendariaren bi lan: La Pedriza eskalada eremu madrildarreko historia kontatzen duen 'De LocosIgnacio Mulerorekin, eta 'Sense Retorn' Mont-rebein eskalada tradizionala ardatz duen pelikula, tartean Siebe Vanhee eskalatzailearekin.
  • - 'Nebula', Reuben Krabbe argazkilariaren muturreko erronken inguruan.
  • - 'The Undamaged', Baltikoko ibaietan presagainak egitearen aurkako aldarria, piraguetako jarduera ardatz hartuta.
  • - 'Harria Herria' lan euskalduna, Dimegaz Kultur Elkarteak sortua, dantza bertikala, harria, hizkuntza eta herria bertso musikatuan jasoz.
 
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia festibalak eta Cines Golem-ek bat egin dute berriro ekitaldi hau antolatzeko. Zinema eskaintza erakargarriaren aldeko apustuan eskutik doaz bata eta bestea. Bilbon, Mendi Filmeko saioak hartzen ditu Golemek Azkuna Zentruko zinemetan. Aldi berean, Iruñeako Mendi Tourraren laguntzailea da Skimetraje Play Pyrenees, Piriniotako eski eta snow film laburren jaialdia, Mendi eta Eskalada Kirolen Nafar Federakundea, eta Poloniako Kultura Institutua Madrilen.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies