Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

MENDI TOURRA LEHEN ALDIZ HONDARRIBIAN

Apirilaren 7an eta 8an, osteguna eta ostirala, Bilbao Mendi Film Festivaleko azken edizioko pelikula nabarmenenak eskainiko dira Hondarribian, Itsas Etxea auditorium-ean

Lehenengo aldia da Mendi Tourra Hondarribian, eta mendi, abentura eta natura gaien zaleentzat bezala publiko zabalarentzat ere ezinbesteko hitzordua bilakatu da

 

2016ko martxoa. BILBAO MENDI FILM FESTIVALa nazioarteko erreferente bat da jada mendiko zinemagintzan. Hargatik, beste urtebetez, MENDI TOUR saioak prestatu ditu joan zen abenduko jaialdi nagusiko ale onenak herriz herri ikustarazteko. 2015eko abenduaren 11tik 20ra bitartean egin zen azken edizioan ia 50 pelikulek hartu zuten parte sail ofizialean.

Lehen aldiz, Hondarribia “Mendiren” birara gehitu da eta bere lehenengo Mendi Tourra ospatuko du, datorren apirilaren 7 eta 8an, osteguna eta ostirala, pelikula onenak proiektatzeko. Guztira sei pelikula eskainiko dira, hiru saio bakoitzean. 20:00etan hasiko dira Itsas Etxea auditorium-ean eta sarrerak, 3 eurotan, jada eskuragarri daude www.kutxabank.es webgunean eta Arma Plazan eta pelikulak hasi baino bi ordu lehenago aretoko leihatilan.

Hondarribi MENDI TOUReko programazioa:

Apirilak 7 osteguna

TASHI AND THE MONK: 2014, USA, 40 min, V.O – English, Tibetan, Hindi, Monpa Subt. es.  Lobsang monje budista oihak komunitate berezi bat sortu du Himalaiako mendikatean umezurtzei aukera berri bat emateko. 5 urteko Tashi azkena izan da familia berezi horretara iristen. Basatia eta arazoekin, Tashi borrokan dabil 84 anaia-arreba berrien artean bere lekua aurkitzeko. Komunitatearen maitasunak Tashiren errebeldia eta amorrualdiak eraldatuko ditu?

ECLIPSE: 2015, Canadá, 31 min V.o: eng, Subt: eus, esp. Negu gorriko bidaia Svalbard-era, Zirkulu Polar Artikoaren gainetik dagoen uhartedira, eskiatzaile baten argazkia ateratzeko eguzki eklipse baten aurrean. Salomonen eskiatzaile taldeak −besteak beste, Cody Townsend, Chris Rubens eta Brody Leven− Reuben Krabbe argazkilariarekin bidaiatzen du. Abenturak bazter izoztuetara eramango ditu, klimatologiari, aldaketa klimatikoari eta euren anbizioei aurre ematen dioten bitartean, bizitzan behin egin daitekeen argazkia lortzeko.

A LINE ACROSS THE SKY: Eskaladako film onena. 2015, USA, 40 min, JB: EN, AZP: ES+EU, Josh Lowell. Fitz Roy-ren zeharbidea bilatuenetarikoa da gaur egungo alpinismoan: zazpi gailur eta 4.000 metroko eskalada bertikala dituen bidaia korapilatsua. Nork imajinatu zezakeen hain dibertigarria izan zitekeela? Elkartu zaitez Tommy Caldwell eta Alex Honnold-ekin Urrezko  Pioleta irabaztera eraman zituen bidaia interesgarri - eta batzuetan barregarri- honetan.

Apirilak 8 ostirala

2T ON CHAMLANG: 2015, España, 30min, VO: esp. Karen Sole Hughes-ek zuzendutako filmak Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza alpinistek, eta Juanjo Otazu kameralariak udazkenean Chamlang-era egindako igoera kontatzen du. WOPEAK espedizioa Nepalgo mendiaren gailurrera iritsi zen urriaren 19an, kontrako eguraldi iragarpena izan zuten arren, eta tontorra erdiesteko erasoa ekiditea iradokitzen zuten hotz ikaragarriari eta haizeteei aurre egin behar izan zieten arren. 

55 HOURS IN MEXICO: 2015, USA, 9 min. V.O. Eng. Sub. esp, eus. Ostiral batean Veracruzera bidaiatu, auto bat alokatu, Ipar Amerikako hirugarren gailurrik altuenera igo, eskiatzen jaitsi eta astelehenean lanera bueltatu. Asteburu bateko abentura dibertigarria eta zoroa.

JEFF LOWE'S METANOIA: Ikuslegoaren saria: 2014, USA, 78 min, JB: EN, AZP: ES+EU, Jim Aikman. Jim Aikman-ek Jeff Lowe alpinista ospetsuaren bizitza kontatzen du: bere igoera utopikoekin eta kirol honen gailurrean izatearekin hasita, mendiko bakarkako eskalada ausartenak eragin zuen gainbeheratik igaroz, gaur egun pairatzen duen endekapenezko gaixotasunera heldu arte. ‘Metanoia’-k, Jeff-en bide imajinaezin berriak (bakarrik, negu gorrian eta Eiger-eko ipar horman), bere bizitza aldatu zuen eta inoiz bizi izan duen abentura handienerako prestatu zuen.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy