Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

1.248 pertsonek asistentzia marka gainditu dute Mendi Tour Vitalen

·  Mendi Tour Vital-eko publiko kopurua %60 hazi da 2015arekin alderatuta

·  Proiekzioetako batzuetan gonbidatu bereziek egin dituzte aurkezpenak, “Prohibido Escalar” laneko zuzendari gasteiztarra Daniel del Castillo, eta Josu Iztueta “Biziminez” laneko protagonista kasu

· Juanito Oiarzabal, Alberto Zerain, Juan Vallejo, Martin Fiz… maila handiko kirolari ezagunak bertaratu dira

 

 Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoa. BILBAO MENDI FILM FESTIVALa nazioarteko erreferente bat da jada mendiko zinemagintzan. MENDI TOURRA da horren eredu, lehiaketako alerik onenen mostra hainbat tokitan erakusteko sortu zen bira, geroz eta jarraitzaile gehiago erakartzen dituena.

Gasteizen aurten laugarren edizioa bete duen Mendi Tour Vital ikusi besterik ez dago horretaz jabetzeko: 1.248 pertsonek asistentzia marka gainditu dute lau egunez, iazko edizioarekin alderatuta %60ko igoera.

12 pelikula eskaini dira aurten, eta saio bikoitzak eskaintzea izan da berrikuntza, iazko jende emari handia aintzat izanda hartutako neurria. Eskaini diren pelikulen artean daude A LINE ACROSS THE SKY eskalada lan onena izendatua BMFF 2015ean, HIGH AND MIGHTY laburmetraia onena, JUREK mendiko pelikula onena, JEFF LOWE’S METANOIA publikoaren saria, eta PIZTU Mendi Short lehiaketako irabazlea.

Saioetako zenbaitetan gonbidatu bereziek egin dituzte aurkezpenak, “Prohibido Escalar” laneko zuzendari gasteiztarra Daniel del Castillo, eta Josu Iztueta “Biziminez” laneko protagonista kasu.

Kirol munduko hainbat pertsonaia ezagun bertaratu dira, esaterako Juanito Oiarzabal, Alberto Zerain eta Juan Vallejo alpinistak, edota Martin Fiz korrikalaria.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy