Noticias 2021
Urte Mendi Berri On!
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2021
- Azken eguneratzea: Osteguna, 30 December 2021 08:38
- Argitaratua: Osteguna, 30 December 2021 08:32
Zorrotza bezain ederra izan da iragan urteko bidea.
2022an ere askatu dezagun gure abentura grina.
Mendiak eta Kulturak aberasten gaituzte, mendi zinemagintzak pizten.
Heldu diezaiegun erronkei! Ekin!
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiak 7.500 ikusle bildu ditu pandemia eta eguraldi alertei aurre eginez
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2021
- Azken eguneratzea: Asteartea, 14 December 2021 11:07
- Argitaratua: Asteartea, 14 December 2021 10:00
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiaren 14. edizioa abenduaren 3tik 12ra egin da, eta 7.541 lagunek parte hartu dute guztira. Jaialdiak 52 film proiektatu ditu guztira, 13 herrialdetakoak. Nazioarteko 11 estreinaldi izan ditu eta 22 Estatu mailan. 44 zinema-saio, 11 hitzaldi eta 7 erakusketa programatu dira Bilboko areto eta museoetan. Eta bigarren aldiz jarraian, jaialdiak online bertsio bat izan du, sail ofizialean parte hartzen zuten filmez gozatzeko aukera eskaintzen zuena, nahieran.
‘Sciana Cieni (The Wall of Shadows)’ filmak irabazi du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiko Sari Nagusia, Jannu eta espedizio epiko baten itzalean oreka bila dabilen Sherpa familia baten istorioa
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2021
- Azken eguneratzea: Larunbata, 11 December 2021 21:09
- Argitaratua: Larunbata, 11 December 2021 20:05
'Sciana Ceni (The Wall of Shadows)' Eliza Kubarska zinegile poloniarrak zuzendutako filma Jannu edo Kumbhakarna (Himalaia, 7710m) mendiaren altzoan kokatzen da, Dmitry Golovchenko eta Sergey Nilov alpinista errusiarrek 2019ko udaberrian burutako jarduera epikoaren inguruan. Protagonista nagusia, ordea, espedizioarentzat lanean ari den sherpa familia da: mendi sakratuari zor dioten errespetua eta beldurra, lan-ordainaren menpekotasuna, semeari ikasketetarako aukera emateko gurasoek duten gogoa, eta erronkan tragikoki atzentzen ari diren alpinistekiko kezka.
Txango: Mendi Film Bizkaia-Ternua Bekaren lehen filma estreinatu da
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2021
- Azken eguneratzea: Ostirala, 10 December 2021 00:02
- Argitaratua: Osteguna, 09 December 2021 23:00

Sebastián Álvarok jaso du WOP 2021 Saria BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 14. edizioan
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2021
- Azken eguneratzea: Astelehena, 06 December 2021 23:54
- Argitaratua: Astelehena, 06 December 2021 11:45
Sebastián Álvaro abenturazaleari eman zaio BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiaren WOP-The Walk On Project 2021 Saria. Euskalduna Jauregian abenduaren 5ean, igandez, eginiko ekitaldian, The Walk On Project fundazioko zuzendari Mikel Renteriaren eta BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko zuzendari Jabier Baraiazarraren aitortza jaso zuen agertokian, eta Eguzkilore garaikurra jaso zuen, Iñigo Aristegi eskultorearen obra. Segidan solasaldi eder eta intimoa izan zuten Juanjo San Sebastian eta biek. Adiskide minak dira Sebas eta Juanjo, eta aretoa bete zuen ikusleak gozo asebete zituzten.
Hasiera Ekitaldi gogoangarria Shakhaur'76ko nafarren eta poloniarren topaketarekin eta 'Mendiak 1976' estreinaldiarekin
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2021
- Azken eguneratzea: Igandea, 05 December 2021 09:39
- Argitaratua: Igandea, 05 December 2021 01:29
Emozioa, aitortza, omenaldia, eta Euskalduna Jauregiko Auditorioa zutik txalo luzean. Mendiak 1976 filmaren estreinaldi gogoangarriak jantzi du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 14. edizioko Hasiera Ekitaldia. Arrakasta itzela! Lehen txanpa bikaina.
Mendiak 1976 bigarren emanaldia ostegunean, hilak 9, Golem zinemetako 17:30eko saioan.
Itsasmuseum-ek Mendi Filmeko ‘Atxarte’ eta ‘CVCEPHOTO’ argazki erakusketak eta lau hitzaldi hartuko ditu
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2021
- Azken eguneratzea: Azteazkena, 01 December 2021 14:50
- Argitaratua: Asteartea, 30 November 2021 17:14
- Jon Ruigomez (Itsasmuseum zuzendaria), Arantza Saez de Lafuente (Atxarte erakusketaren egilea), Lorea Bilbao (Euskara, Kultura eta Kirol saileko Foru Diputatua eta Itsasmuseumeko presidentea), Rafa Elorza (CVCEPHOTO koordinatzailea eta CVCE presidentea) eta Jabier Baraiazarra (BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zuzendaria).
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldia abenduaren 3tik 12ra egingo da, eta haren baitan, bi erakusketa eta lau hitzaldi eskainiko dira Itsasmuseumen. Agertoki aparta da Mendiko Kulturak eta Itsasoko Kulturak bat egin dezaten.
MENDIAN GORA: euskal mendizaletasunaren historia Zazpikaletako erakusleihotan
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2021
- Azken eguneratzea: Asteartea, 30 November 2021 10:26
- Argitaratua: Astelehena, 29 November 2021 16:50
Euskal mendizaletasunaren eta Bizkaikoaren historia argazki, dokumentu, material eta liburuetan jasoa... eta erakusketa bihurtuta. Bilboko Zazpikaletako hainbat erakusleihotan nahiz Pangea The Travel Store bidaia agentzian ikusgai dagoen ondare aparta dira MENDIAN GORA eta BIZKAITARRAK GOIKO MUGETAN erakusketak, EMMOA-Euskal mendizaletasunaren museoa fundazioaren ekarpen aberatsa BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiaren testuinguruan.
MENDIAN GORA: euskal mendizaletasunaren historia Zazpikaletako erakusleihotan
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2021
- Azken eguneratzea: Astelehena, 29 November 2021 16:50
- Argitaratua: Astelehena, 29 November 2021 16:50
MENDIAN GORA: euskal mendizaletasunaren historia Zazpikaletako erakusleihotan
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2021
- Azken eguneratzea: Astelehena, 29 November 2021 16:50
- Argitaratua: Astelehena, 29 November 2021 16:50
‘Rock the Mountain’: mendia pop musikaren ikonografian erakusten duen binilo bilduma Ondare Aretoan
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2021
- Azken eguneratzea: Ostirala, 26 November 2021 19:19
- Argitaratua: Ostirala, 26 November 2021 12:08
Bilbo, 2021eko azaroak 26. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren baitan egingo diren 6 erakusketetako bat da ROCK THE MOUNTAIN. Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondare Aretoan aurkeztu da gaur, eta bertan egongo da ikusgai 2022ko otsailaren 12ra arte.
52 film BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 14. edizioan
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2021
- Azken eguneratzea: Igandea, 14 November 2021 00:42
- Argitaratua: Astelehena, 01 November 2021 08:00
Hilabete falta da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 14. edizioa hasteko. Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak uztartzen dituzten film onenak berriro Bilbon, abenduaren 3tik 12ra. Bertan ikusi eta gozatu ahal izango diren film zerrenda aurkeztu nahi dizuegu.
Natura eta klima aldaketari buruzko ziklo berria urriaren 21etik 27ra Bilboko Sala BBK-n 17 dokumentalekin
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2021
- Azken eguneratzea: Osteguna, 21 October 2021 10:40
- Argitaratua: Osteguna, 21 October 2021 10:29
1976ko Shakhaur zazpimilakoan uztartu ziren nafarrak eta poloniarrak 45 urte geroago bilduko ditu Mendi Filmek abenduaren 4ko Hasiera Ekitaldian
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2021
- Azken eguneratzea: Azteazkena, 06 October 2021 17:43
- Argitaratua: Azteazkena, 06 October 2021 01:49
Istorioa 1976. urtean hasi zen, mendizale gazte talde bat Iruñeko Udaletxe plazatik Afganistango Hindu Kush mendikateraino bi lur-orotako ibilgailutan abiatu zenean. Abentura, aurkikuntza berriak eta exotismoz beteriko espedizioa izan zen, 7.116 metroko Shakhaur tontorrera igotzeaz batera arrakastaz amaitu zena. “Euskaldunen lehen zazpimilakoa” izan zen, gure himalayismoaren historian mugarri bat.
Anbotoko ilunabarrarekin Amaia udako argazki lehiaketaren irabazle
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2021
- Azken eguneratzea: Osteguna, 02 September 2021 09:54
- Argitaratua: Osteguna, 02 September 2021 09:02
"Anboto Helmuga" irudia publikatu zuen uztailean _Amaia__ erabiltzaileak bere Instagramean. Anboton gozatutako ilunabar zoragarria erakusten duen irudia, mendi korrikalaria, mendizalea, lehen planoan dela, mendia laino zurizko ohe-atorraz dotore jantzi den bitartean.
Gure udako argazki lehiaketa irabazi du, eta horrekin aurtengo BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko (abenduak 3-12) bigarren asteburuko bi sarrera pack. Esana digu, jada, datak agendan ondo gordeak dituela, beraz Amaia, eta hark hautatutako laguna gure artean izango ditugu datorren edizioan. Asko pozten gara!
Goi mendietako zinemaldiak euskal kostaldeko itsas mailan
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2021
- Azken eguneratzea: Ostirala, 30 July 2021 12:45
- Argitaratua: Igandea, 15 August 2021 08:00
Kurt Diemberger, Donostiako Nazioarteko Mendi Zine Lehiaketan (1983) eta Dariusz Zaluski, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaian (2019)
Kurt Diembergerrek badu segida emango dionik: Dariusz Zaluski. “Zortzimiletako zinemagile” goitizena zor zaie biei, eta aitortza hori egiten dion sari bera jasoko dute denbora tarte txikian, IAMF-Mendiko Zinemaren Aldeko Elkargoaren (International Alliance for Mountain Film) Sari Nagusia.