Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Noticias 2021

'Txango' proiektuarentzat Mendi Film Bizkaia Ternua lehenengo Beka

Mendi Filmek, Bizkaiko Foru Aldundiak, eta Ternua Group-ek, Mendiko Kulturaren inguruko zinemagintza sustatzeko xedez sortutako Bekaren lehen deialdian Tamara Lucarini egileak aurkeztutako TXANGO proiektua izan da hautatua. 10.000 euroko balioa duen Beka jasoko du, aurten bertan, 2021ean, proiektua garatu eta aurkezteko.

TXANGO filma 2021eko abenduaren 3tik 12ra egingo den BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia mendiko zine jaialdian estreinatuko da jendaurrean.

Gehiago irakurri...

Sebastián Álvarok jasoko du WOP 2021 Saria BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 14. edizioan

Sebastián Álvaro abenturazaleari emango zaio BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiaren WOP-The Walk On Project 2021 Saria. Aurtengo abenduaren 3tik 12ra egingo den jaialdiaren 14. edizioan emango zaio saria, Bilbon.

Gehiago irakurri...

14. ediziora filmak aurkezteko epea zabalik

ARAUDIA eta IZEN-EMATEA

Apostu sendoa gainditu genuen iazko abenduan, eta asko irabazi genuen denok, mendiko filmen zuzendari, ekoizle eta zaleok, pandemia garaiko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia edizio gogoangarri bat ospatuz. Bizkar-zorroa energiaz beterik, garaia da 2021eko edizioan murgiltzeko.

14. ediziorako izen-emate epea apirilaren 1etik zabalik dago irailaren 15era arte. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia abenduaren 3tik 12ra egingo dugu aurten. Ekoizleek, zuzendariek eta errealizatzaileek beren lanak aurkezteko garaia da beraz, garai polita. 

Gehiago irakurri...

Mendiko Zinemarako Nazioarteko Elkargoak bere sareko jaialdi guztietan filmak online erregistratzeko aukera jarri du abian

Mendiko Zinemarako Nazioarteko Elkargoa-IAMF, Mendiko Zinemaren sektorean lan egiten duten profesionalei eta entitateei zerbitzua ematera bideratutako erakundea da. 20 herrialde desberdinetan ospatzen diren eta kontinente bakoitzean ordezkaritza duten jaialdien sarea eskaintzen du. Sareak trukaketa profesionala eta sortzailea ahalbidetzen du zinemagileekin, kirolariekin, outdoor markekin eta mendi komunitatearekin, eta ideiak partekatu eta zinema eta mendiko komunitateko eta Aliantzako kideentzako baliagarriak diren zerbitzuak ahalbidetzen ditu.

Gehiago irakurri...

"Ikusleak pantaila handian abenturak ikusteko duen nahia eta pasioa asebetetzen jarraitzea funtsezkoa dela uste dugu IAMF-en"

Jabier Baraiazarra, Mendi Zinemaldien Nazioarteko Elkargoaren (IAMF-International Alliance for Mountain Film) Presidentea da 2018az geroztik. Elkargoaren garrantziari buruz, horren helburu, indar eta jarduerei buruz, eta mendiko zinemaren etorkizunari buruz ari da elkarrizketa honetan.

Gehiago irakurri...

FILMIN-en ere Mendi Tour Online

Online eskaintza zabaldu egin da Mendi Filmen, orain FILMIN zine plataforma digital prestigiotsuan ere ikus daitezke Bilbon nabarmendutako pelikulak. Unbranded, Freedom Underload, Dirtbag: The Legend of Fred Beckey... bezalako lanak, Mendi Filmen Sari Nagusia irabazitakoak, eta beste hainbat gehiagorekin gozatzeko aukera Mendi Tour Online kanalean. Mendia, abentura, muturreko  kirolak eta natura gaiak jorratzen dituzten pelikulak nahieran, noiznahi eta nonahi. Eta jatorrizko bertsioei eutsiz, nahi bada Mendi Filmek landutako euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko azpitituluetara jotzeko aukerarekin.

Gehiago irakurri...

Alastair Lee-ren hiru pelikula gehitu dira Mendi Tour Online eskaintzan

Climbing Blind (Eskaladako Film Onena Mendifilm 2019), Blood Moon (Mendifilm 2018 Sail Ofiziala) eta Blocheads (Mendifilm 2016 Sail Ofiziala) pelikulak gehitu dira Mendi Tour Online zerrendan, Mendi Filmen Vimeo plataformako txokoan.

Eskalada barra-barra eta oso protagonista bereziak dituzten pelikulak, Alastair Lee zuzendari britainiarraren zigilua dutenak. Mendi Filmekin lotura estua duen zuzendaria da, haren 12 pelikulek hartu dute parte Sail Ofizialean 2010az geroztik, eta mendiko zinemagintzan erreferente bat da, besteak beste IAMF-Mendi Zinemagintzako Nazioarteko Elkargoaren Sari Nagusia jaso zuen 2013an.

Gehiago irakurri...

Dariusz Zaluski "zortzimiletako zuzendari berria" 2021eko IAMF Sari Nagusia

Dariusz Zaluski alpinista eta mendizale poloniarrak jasoko du Mendi Zinemaren Aldeko Nazioarteko Elkargoaren (International Alliance for Mountain Film) aurtengo Sari Nagusia. Trentoko mendi zinemaldiaren sari banaketa ekitaldian iragarri berri du IAMF Presidente lez Jabier Baraiazarrak: "Kurt Diemberger handiaren lezioa ongien barneratu duen zuzendaria eta alpinista da Zaluski, bera da zortzimiletako zuzendari berria". 

Gehiago irakurri...

"The Edge of Guillotine" aurtengo BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia irudi ofiziala

Jan Zahula argazkilari txekiarraren "The Edge of Guillotine" argazkiak irabazi du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia kartela Saria CVCEPHOTO lehiaketan, beraz mendi zinemaldiaren aurtengo irudi nagusia izango da.

Elbaren bailaran, Txekiako Errepublikako Suitza Bohemia eskualdean, badira hareharrizko haitz eta mendiak, eta haietako ertz zorrotz batean ageri da Jenny Fischer eskalatzaile estatubatuarra, "Gilotina VIIb" bidea eskalatzen.

Gehiago irakurri...

Mendi Film Bizkaia-Ternua Bekaren 2. edizioak 10.000 euro eta aholkularitza eskaintzen ditu mendi zinemagintza egile gazteen artean sustatzeko

 
Alberto Iñurrategi Alpinista eta Ternua enbaxadorea, Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol Foru Diputatua, Jabier Baraiazarra Mendi Film Elkarteko Zuzendaria eta Tamara Lucarini 2021eko Beka irabazlea “Txango” proiektuarekin
 
Mendi Filmek, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak, eta Ternuak, Mendiko Kulturaren inguruko zinemagintza sustatzeko xedez iaz sortutako bideari segida eman eta bigarrenez aurkezten dute:
 
MENDI FILM BIZKAIA-TERNUA BEKA

Gehiago irakurri...

Euskal Mendizale Federazioak eta Mendi Filmek lankidetza hitzarmena berritu dute

Egun ia 40.000 bazkide ditu EMF-Euskal Mendizale Federazioak. Federatu horien guztien artean nahiz publiko orokorrarengan ere mendizaletasuna sustatzeko helburuak batzen ditu EMF eta Mendi Film zine jaialdia.

Zigor Egia EMF-ko Presidenteak eta Eduardo Martinez Mendi Film Festival Elkarteko Presidenteak sinatu dute 2021eko hitzarmena. Ricardo Hernani EMF-ko zuzendaritza berriko kidea eta Jabier Baraiazarra Mendi Filmeko zuzendaria ere elkartu dira sinadura ekitaldian.

Gehiago irakurri...

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy