Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

‘Rock the Mountain’: mendia pop musikaren ikonografian erakusten duen binilo bilduma Ondare Aretoan

 Bilbo, 2021eko azaroak 26. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren baitan egingo diren 6 erakusketetako bat da ROCK THE MOUNTAIN. Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondare Aretoan aurkeztu da gaur, eta bertan egongo da ikusgai 2022ko otsailaren 12ra arte.

Aurkezpena:

  • Komisarioak: Daniela Berta (Museo della Montagna zuzendaria) eta Paolo Ferrari (Kazetaria eta Musika kritikaria)
  • Lorea Bilbao (Euskara, Kultura eta Kirol saileko Foru Diputatua)
  • Jabier Baraiazarra, (BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko zuzendaria)

 

Torinoko (Italia) Museomontagna-ren binilo-bilduma handiaren pieza sorta bat da erakusketaren ardatza. Bilduma horrek mendi gaiekin lotura duten ehun eta berrogeita hamar bat ale biltzen ditu: historiaren garai esanguratsu batean mundu berezi baten lekukotasun kulturalak. Ondare berezia da oso, bakarra, eta horren aukeraketaren bidez -eskuratze, aztertze, katalogatze eta digitalizatze proiektu oso bat-, erakusketak 1970-2020 urteetan musika-industriaren komunikazio-estrategien zein mendiaren irudikapenarekiko gustuaren bilakaera jarraitzen du, inoiz ikusi gabeko interpretazioarekin. 

Rockaren historia errepasatzen du erakusketak: Led Zeppelin, Deep Purple, Rolling Stones. Luego conocer a Elton John, Village People, Yes, Depeche Mode, Chemical Brothers, Jamiroquai, Kanye West, Neil Young, Noel Gallegher, Bob Marley eta beste hainbat ageri dira, sei ataletan banatuta, Ikuskariak, Agertokiak, Explorazioa, Kirolak, Soinu bandak eta Cervino-Matterhorn.

 

  1. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia erakusketak

 

CVCEPHOTO 2021

Mendiko jardueren argazkilaritza lehiaketako 20 lan sarituak

Az 15 – Ab 14

METRO BILBAO

Zazpi Kale (Unamuno)

Abando (Berastegi)

Moyua (Diputazioa)

Indautxu (Urquijo)

San Mames (Intermodala)

 

Ab 1 – Urt 9

ITSASMUSEUM

ROCK THE MOUNTAIN

Museomontagna-ren binilo-bilduma handiaren pieza sorta

Az 26 – Ots 12

ONDARE ARETOA

MENDIAN GORA

EMMOA – Euskal mendizaletasunaren historia

Az 29 – Urt 16

ALDE ZAHARRA erakusleihoak Gurutze Kalea 11tik abiatuta

BIZKAITARRAK GOIKO MUGETAN

EMMOA – Bizkaiko mendizaletasunaren historia

Az 29 – Urt 16

PANGEA

The Travel Store

MENDIA EMAKUMETASUNETIK

Emakume eskalatzaileak, alpinistak eta mendiko eskiatzaileak erretratuetan

Az 29 – Ab 12

ZABALGUNE

eraikineko atrioa

ATXARTE

Argazki erakusketa

Az 29 – Urt 9

ITSASMUSEUM

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy