2024, Espainia, 29min

Zuzendaria: Alfonso García

NAZIOARTEKO ESTREINALDIA

Eskalatzaileen %1ek baino ez du bide berriak ekipatzen jarduten. Askorentzat mundu ezezaguna den horretara gerturatuko gara, bizitza osoa ekipatzen daramaten Euskal Herriko lau eskalatzaile bidelagun direla: Aritz Aparicio Aritzio, Guillermo Willy Bañales, Iñaki Marco eta Juan Manuel Hernández Kroma. Haien bizimoduetan badira antzekotasun handiak dituzten hainbat kontu, gainontzeko guztiok ere batzen gaituen lokarri bera dutenak: pasioa.