Bilbo mendi zinemagintzaren ardatz bihurtuko da Mendi Film Festivalaren 10. edizioan abenduaren 8tik 17ra
Jon Redondo, Eduardo Martínez, Oihane Agirregoitia, Lorea Bilbao, Jabier Baraiazarra, Gorka Muñoz
Bilbo, 2017ko azaroak 27. Abenduaren 8an hasi eta 17an buka, egungo mendi zinemagintzarik onenaz batera haren inguruko glamour guztiaz gozatzeko aukera aparta ekarriko du Mendi Film Festivalek Bilbora.
10. edizioko sarrera guztiak salgai
- Jada salgai daude Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioko sarrera guztiak.
Kontuan hartu saio egunen aurretik erosita, sarrerek %25eko beherapena dutela.
Mendi Tour 2017: 10.000 ikusletik gora
2017ko Mendi Tourrak eman du berea. Asko eman ere!
10.000 ikuslek baino gehiagok babestu duzue Mendi Film Festivaleko ale onenak biltzen dituen zine eskaintza hau. Mendiko zinemagintza bogan dago, indarrean da, eta urte osoko eskaintza honek izan duen emaitza da horren eredu.