Eskalada jolasean
Eskalada jolasa bezala uler daitekeen moduan uler daiteke kirol olinpiko moduan. Nola behar luke izan? Nola da? Mendi Film Festivalean profesionalik pisuzkoenak eta etorkizuneko eskalatzaileak bilduko ditugu gaia jorratzeko.
CVCEPHOTO lanik onenak Metro Bilbaon azaroan eta abenduan
Club Vasco de Camping Elkarteak eta Mendi Film Festivalak CVCEPHOTO lehiaketako argazki onenen erakusketa ekarri dute beste behin Bilboko Metrora.
Gehiago irakurri: CVCEPHOTO lanik onenak Metro Bilbaon azaroan eta abenduan
Bigarren pack sarrera salmenta aktibatu da, lehenean Full 10. urteurrena eta Non Stop motak agortu ostean
Lehen eskaintza amaitu berri da, eta arrakastatsua izan da guztiz. Fase horretarako aurre ikusitako FULL 10. urteurrena eta Non Stop packak agortu egin dira. Atzo bigarren eskaintza jarri zen indarrean, azaroaren 19ra arte, eta lau pack-etan beherapena %40koa da bertan, beti ere sarrera horiek guztiak banaka erosita Mendi Film Festival saio egunetan izango dituzten prezioak aintzat hartuta. Epemuga lehenago itxiko da pack kopuruak agortzen badira.