MENDI TOUR 2024 Udaberriko hiztorduetan murgildu da 7.700dik gora Mendi Zalerekin
Markakoa doa aurtengo MENDI TOUR zirkuitua! Neguko denboraldiko hitzorduetan sekulako giroa bizitu dugu, eta Udaberrian ere bikain ekin diogu. Mendi Zaleek maite dute, maite duzue, mendiko zinemagintza hau, nazioarteko pelikula berrienekin, maila zinematografiko handiarekin, eta puntako aretoetan bildu eta zinema kalitateaz gozatzeko aukerarekin.
Gehiago irakurri: MENDI TOUR 2024 Udaberriko hiztorduetan murgildu da 7.700dik gora Mendi Zalerekin
MENDI TOUR 2024 Gijonen abiatuko da eta 15 hitzordu izango ditu neguko denboraldiak
Bilbo, 2024ko urtarrilak 15. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiaren mostra ibiltariak datorren astelehenean, hilak 15, abiatuko du bere aurtengo ibilbidea Gijónen.
Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituzten puntako pelikulekin osatutako zine saioez gozatzeko aukera eskaintzen du MENDI TOUR zirkuituak, han eta hemen.
THE GREAT WHITE WHALE pelikulak irabazi du Sari Nagusia Mendi Filmen, Australiako mendi garaiena eta bakartiena igo nahi duten mendizale eta marinelen inspirazioz betetako istorio bat
Bilbo, 2023ko abenduak 16. Michael Dillonek irabazi du BBK MENDI FILM BILBAO BIZKAIA zinemaldiko Sari Nagusia THE GREAT WHITE WHALE pelikularekin, eta baita zuzendari onenaren saria ere. Australiako mendi garaiena eta bakartiena, Ozeano Australaren sakonean dagoen Big Ben, igo nahi duten mendizale eta marinelen inspirazioz betetako istorioa kontatzen duen pelikula da.