Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Klima aldaketaz INTO THE ICE espedizioko protagonistekin #bbkklima2023

GONBIDAPENAK

Eñaut Izagirre eta Ibai Rico geografo, glaziologo eta alpinistek gidatuta ospatuko dugu aurtengo BBK Klima zikloa, Sukarrietako BBK KLIMA URDAIBAI zentroan, urriaren 24an.

Iaz Darwin Mendikatean burutu zuten INTO THE ICE espedizioa izango da ardatza: pelikula, erakusketa eta zuzeneko kontakizuna protagonisten eskutik.

Klima aldaketaz hausnartu eta ekintzara pasatzeko aukera paregabea!

BBK Klima zikloak herritarrak sentsibilizatzea du helburu, prestakuntza, dibulgazioa eta esperientzia-jardueren programa oso baten bidez, klima birsortzea erraztuko duten bizimodu iraunkorrak eta osasungarriak aktibatzeko.

 

INTO THE ICE

Hego-Amerikako Darwin mendilerrora eginiko espedizioa erakusten da bertan, zientzia, esplorazioa eta alpinismoa uztartu zituena.

Nazioarteko espedizioa izan zen, eta tartean 4 euskal ordezkarik parte hartu zuten: Eñaut Izagirre eta Ibai Rico glaziologo eta geografoak (UPV-EHU), Jon Inoriza alpinista eta eskalatzailea, eta Jon Artano kazetaria.

Lehen biak, Eñaut eta Ibai, bilduko dira BBK Urdaibai Zentrora filma aurkezteaz batera, espedizioaren erakusketa gidatzera.

Filma, Andrew Opila espediziokide eta argazkilari estatubatuarrak zuzendu du. 

Jatorrizko bertsioa ingelesa da, eta azpitituluak euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen dira.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy