Press Tour
Hondarribian Mendi Tour arduratsua, osasuntsua eta arrakastatsua
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Azteazkena, 29 July 2020 16:28
- Argitaratua: Astelehena, 20 July 2020 12:53
Hondarribiko Mendi Tourraren 5. edizio gogoangarria ospatu zen uztailaren 18ko gauean Kasino Zaharreko lorategietan. Gau-giro itzela, ikusle emana, eta antolakuntza bikaina, guztiak bat egin zuen Udako Mendi Tour saio arduratsua, osasuntsua eta arrakastatsua burutzeko.
Hondarribiko Mendi Tourraren 5. edizioa Uda kolorez jantzita uztailaren 18an
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Asteartea, 14 July 2020 13:46
- Argitaratua: Astelehena, 13 July 2020 08:21
Hondarribiko Kasino Zaharreko lorategietan, aire zabalean, Mendi Tourraren udako bertsioa: mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura jorratzen dituen zinemarik onena gau-giro ederrean gozatzeko formula.
1700 ikuslerekin mugarri berria ezarri du Mendi Tour Vitoria-Gasteiz Vital Fundazioa zine zikloak
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Larunbata, 22 February 2020 01:21
- Argitaratua: Ostirala, 21 February 2020 21:34
Eduardo Martínez (Mendi Film Presidentea), Gorka Urtaran (Vitoria-Gasteizko Alkatea), Arantxa Ibañez de Opacua (Vital Fundazioko Zuzendaria) y Livia López (Vitoria-Gasteizko Kirol eta Osasun zinegotzia)
Mendi Tour Vitoria-Gasteiz Vital Fundazioa zine zikloak goruntza bidean jarraitzen du. Iazko datuak onak baziren, aurtengoak zer esanik ez: %30 hazi da ikusle kopurua aurten, mugarri berria ezarriz.
Mendiko pelikula onenak otsailak 17-19-20-21ean Gasteizen hasiko den Arabako Mendi Tour Vital Fundazioa zikloan
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Astelehena, 10 February 2020 11:58
- Argitaratua: Ostirala, 07 February 2020 01:20
Arantxa Ibañez de Opacua Vital Fundazioko zuzendariak eta Eduardo Martinez Mendi Film Festival Elkarteko presidenteak aurkeztu dute Mendi Tour Vitoria-Gasteiz Vital Fundazioaren 8. edizioko programazioa.
2020ko Mendi Tour zirkuituak otsailaren 17-19-20-21ean egingo du agerraldia Gasteizen, lau egunez, eta eguneko bina saio eskainiz (18:00 eta 20:15) Vital Fundazioa Kulturunean (La Paz 5, 1.solairua). 8. edizioa du Mendi Tour Vitoria-Gasteiz Vital Fundazioa zine zikloak.
Donostia eta Zangozako jendetzak Mendi Tour 2020 arrakastatsuaren bidea zabaldu du, mendiko pelikula onenak areto onenetan
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Osteguna, 06 February 2020 12:56
- Argitaratua: Osteguna, 06 February 2020 12:51
CHOLITAS Mendi Tour-ean: Pablo Iraburu, pelikulako zuzendarikidea, Donostiako Antzoki Zaharra gainezka bete zuen publikoarekin solasean
Zangozan eta Donostian abiatuko da 2020ko Mendi Tourra mendiko pelikula puntakoenak eskainiz
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Osteguna, 23 January 2020 10:41
- Argitaratua: Osteguna, 23 January 2020 09:31
Mendi Tourraren 10. edizioa, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko pelikula onenak erakusten dituen zikloa, Zangozan eta Donostian abiatuko da.
Mendi Tourrak urte osora zabaltzen du mendia, abentura, muturreko kirolak, natura eta ingurumen gaien inguruko zinemagintzaz gozatzeko aukera. Iaz, 2019an, esaterako, 50 hiri eta herritan aurkeztu ziren filmak, Euskadi eta Nafarroaz batera, Errioxa, Kantabria, Asturias, Galizia, Gaztela eta Leon, Madril, Extremadura, Andaluzia, Valentzia, Katalunia, eta Aragoin.
Mendi Tourraren 2019ko azken 8 geltokiak azaroan
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Asteartea, 05 November 2019 06:54
- Argitaratua: Osteguna, 12 September 2019 00:15
Errenteria, Logroño, Getxo, Álora, Ibi, Basauri, Liébana-Potes eta Elgoibar dira urteko azken Mendi Tour geltokiak. Iazko Mendi Film edizioko pelilkularik onenak pantaila handian ikusteko azken aukera: The Dawn Wall, Everest Green, The Search for the Wooo, Viacruxis,… ikuslea inspirazioz janzteko gaitegiak, mendia, muturreko kirolak, abentura eta natura gaien inguruko pelikulen zaleentzat ezinbesteko hitzorduak. 12.000 ikusletik gora bildu ditu Mendi Tourrak 2019an.
Mallabia Mendi Tour, ekainak 13
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Osteguna, 13 June 2019 11:52
- Argitaratua: Osteguna, 13 June 2019 11:50
10.000 ikusle 2019ko Mendi Tourrean
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Asteartea, 04 June 2019 12:02
- Argitaratua: Asteartea, 04 June 2019 11:45
Pozarren gaude! 2019ko lehen bost hilabeteetan 10.000 ikusletik gora bildu dira Mendi Tour saioetan.
10.000 ikusle zinema saioetan. Itzela!
Milesker!
Mendi Tour: Arrasate, Zarautz, Azpeitia, Orio, Berrobi
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Astelehena, 20 May 2019 10:47
- Argitaratua: Astelehena, 20 May 2019 09:27
Maiatza loretsua: 10 Mendi Tour Gipuzkoan, Bizkaian eta Huescan
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Larunbata, 04 May 2019 02:20
- Argitaratua: Asteartea, 30 April 2019 00:56
Mendia, muturreko kirolak, abentura eta natura gaiei buruzko zinemagintza moda-modan dago. Publikoak garbi dauka: inspirazioa bilatu nahi du, emozioak, eta besterengan islatuta aske eta bizi sentitu. Pelikula onak nahi ditu jendeak, eta Mendi Film jaialdiaren Mendi Tour zirkuituan aurkitzen du hori: 2019an, jada, 8.400 ikuslek jo dute Mendi Tourrak Euskal Herria eta Espainia osoan izan dituen 24 zine saioren batetara.
Agurainen ‘The Dawn Wall’ eta ‘Viacruxis’ apirilaren 25ean Harresi Aretoan
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Asteartea, 23 April 2019 16:41
- Argitaratua: Asteartea, 23 April 2019 16:39
Hemen da Vital Fundazioak babestutako Mendi Tourraren hurrengo saioa: Agurainen, etzi, hilak 25 osteguna, 19:30ean hasita Harresi Aretoan. Aurten Gasteizen eta Amurrion egindako Mendi Tourren arrakastak hauspotuta dator gainera hitzordu berri hau: guztira 1500 ikuslek gozatu zuten saio haietaz, Gasteizko Vital Fundazioaren Aulan eta Amurrio Antzokian, martxoan.
Iaz ere mendia, muturreko kirolak, abentura eta natura gaiei buruzko pelikulen Mendi Tour saioak zinezale asko erakarri zituen Agurainen, eta seguru aurten ere aukera bikain eta bakar hau aprobetxatuko dutela Harresi Aretora biltzen direnek.
'The Dawn Wall' pelikulaz batera mendi zinemagintzarik onena Hondarribiko Mendi Tourraren 4. edizioan
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Osteguna, 04 April 2019 16:34
- Argitaratua: Osteguna, 04 April 2019 16:15
Bilbao Mendi Film Festivaleko filmik onenez eta txalotuenez gozatzeko aukera ematen duen Mendi Tourraren laugarren edizioa egingo da Hondarribian, Itsas Etxea auditorioan, apirilak 6 eta 7an, larunbata eta igandea.
Mendiko pelikulen Mendi Tour eskaintzak 1155 ikusle bildu ditu Iruñeko Golem Baionan
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Ostirala, 29 March 2019 13:30
- Argitaratua: Ostirala, 29 March 2019 13:30
Iruñea-Pamplona, 2019ko martxoak 29. Bilbao Mendi Film Festival eta Golem-ek mendia, abentura eta natura gaien inguruko zinemagintzarik onena eta gaur gaurkoena aurkeztu dute Iruñean Mendi Tourraren bidez, hilaren 25etik 28ra. Golem Baiona zinemetan egin da Mendi Tourra, eta eguneko bina saio errepikatu dira. Aurreko bi edizioetako ildoari segida emanez, milatik gora lagun, 1155 ikusle, bildu dira saioetara. Orobat, pelikula eskaintzarekin gozatua hartu dute bertaratu direnek.
Mendi Tour Iruñea-Pamplona: martxoaren 25etik 28ra Golem Baionan
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Azteazkena, 20 March 2019 11:07
- Argitaratua: Azteazkena, 20 March 2019 11:00
Iruña-Pamplona, 2019ko martxoa. Bilbao Mendi Film Festival eta Golem-ek mendia, abentura eta natura gaien inguruko zinemagintzarik onena eta gaur gaurkoena aurkeztuko dute Iruñean Mendi Tourraren bidez, hilaren 25etik 28ra. Golem Baiona zinemetan egingo da Mendi Tourra, eta eguneko bina saio errepikatuko dira. Aurreko bi edizioetan 2000 ikusletik gora bildu ziren Golem Baionara, eta horrek hauspotuta aurtengoa ere indarrean dator.
Martxoko aste emankorra Mendi Tour agendan
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Tour
- Azken eguneratzea: Igandea, 10 March 2019 22:52
- Argitaratua: Igandea, 10 March 2019 22:52